Bermeo Uria narrazio lehiaketaren sariak banatu dituzte
Lucia del Hoyo, Haizea Erauzin, Aretx Iruskieta, Nora Arrien, Eider Albistegi, Eider Bilbao eta Markel Navarrete izan dira aurtengo irabazleak.
Bermeoko Joxe Miel Barandiaran udal liburutegiak antolatzen du urtero Bermeo Uria narrazio lehiaketa, eta 8 eta 18 urte bitarteko umeei eta gazteei zuzenduta dago. Barikuan egin zuten sari banaketa ekitaldia liburutegian bertan, eta irabazleak eta finalistak bildu ziren bertan. Denek, diplomak jaso zituzten. Honakoak izan dira aurtengo narrazio lehiaketako irabazleak:
L.H. 2. ZIKLOA, 4. MAILA:
- Lucia del Hoyo Alvarez: Garazi detektibea.
L.H. 3. ZIKLOA, 5. MAILA:
- Haizea Erauzkin Maguregi: Izarrekin maitemindu zen neska.
L.H. 3. ZIKLOA, 6. MAILA:
- Aretx Iruskieta Egiguren: Arrano gerrariak.
DBH 1. ZIKLOA:
- Nora Arrien Pagai: Aterkia.
DBH 2. ZIKLOA
- Eider Albistegi: Aitonaren istorioak.
- Eider Bilbao: Angeles Azeretxo.
BATXILLERGOA
- Markel Navarrete Lauzirika: Tximeleta jokoetan.