
Aritz Abaroa: "Herrian ikaragarrizko gogoak daude Arrain Azoka heltzeko"

"Nire izena herriak proposatu izana pila bat baloratzen dut"
Hegaluze Saria eman diote bermeotarrek Sardinari. Musika ekoizle eta ingeniaria bideodei bitartez sartuko da saria hartzera, Arrain Azokako aurkezpen ekitaldian.

Bermeoko bi atunontzi Senegalen geldirik daude
Senegalgo Gobernuak Europar Batasunarekin zuen akordio hautsi du eta bermeotarrak arrantza egin ezinik daude Senegalen.

Ekainaren 3ra arte parte hartu daiteke Muxikako Udalak antolatutako marrazki lehiaketan
2-8 urte bitartekoek libre izango dute gaia. 9 urtetik gorakoek, aldiz, 'Herriko Jaiak' izango dute gai bezala.

Rafa Sardinak jasoko du aurtengo Hegaluze Saria
Barikuan jasoko du saria Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldiaren baitan. Sardina zuzenean konektatuko da, Kalifornian (AEB) bizi baita.

Bertoko museoek bat egingo dute Museoen Nazioarteko Egunarekin
Maiatzaren 18an, etzi, ospatuko da Musoen Nazioarteko Eguna. 'Museoen boterea sentitu' lelopean aurkeztu du ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak.

Mundakak, Sukarrietak eta Ibarrangeluk ere udalekuak izango dituzte
Mundakan, 12 eta 14 urte bitarteko gazteentzat antolatu dituzte udalekuak. Sukarrietan, berriz, bi taldetan banatko dituzte umeak; 3 eta 8 urte bitartekoak batetik, eta 9 eta 14 urte bitartekoak, bestetik. Ibarrangelun, gehienez, 70 umek parte hartu ahalko dute.

Kortezubin, Gautegiz-Arteagan eta Ajangizen gazteentzako udalekuak antolatu dituzte
Urremendik antolatutako udalekuak 9 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Eskualdeko udalekuez gain, Gautegiz Arteagan eta Kortezubin, udalak antolatutako udalekuak egongo dira.

80 partaide inguru izan dira Foruko Herri Martxan
Espero zutena baino partaide gehiago izan zirela aitortu dute Foruko Udaletik.