
Politologoa eta nazioarteko analista da Gabirel Ezkurdia. Kanalatik (Sukarrieta) bizi du alarma egoera. Berandu, oso berandu heldu dela uste du. Ondorioak osasun arazoetatik haragokoak izango direla dio, eta krisi ekonomikoa izugarria izango dela.

Berritasunekin ere badatoz; 11:00etan eta 18:00etan paduran gertatzen ari denaren berri emango dute zuzenean

Koronabirusa egiten ari den kaltearen aurkako neurri ekonomikoak hartuko dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta GIpuzkoako aldundiek. Eudelek zerga eta tasen ordainketa atzeratzeko eskatu die udalei. Autonomoen PFEZen ordainketa zatikatuen ordainketa ere eten egin dute.

20 erakundek baino gehiagok presako neurriak eskatu dizkiote Barne Ministerioari eta Espetxe Erakundeei, eta Sarek bat egin du eskaeragaz. Besteak beste, larriki gaixorik dauden presoek eta adinekoek etxean egon beharko luketela diote, Koronabirusaren larritasuna eta espetxeetako higiene-baldintza eta osasun-zaintzako baldintza eskasak batu zaizkielako.

Bideo bat argitaratu dute inguruetako enpresetako profil teknikodun emakumeen testigantzekin. Busturialdera zabaldu dute Talentatu proiektua.

Auzolanean, elkar laguntzeko sareak sortu dituzte Busturialdeko hainbat herritan, "herritarren beharrizanei erantzuna emateko". Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, gainera, boluntarioak lortzeko kanpainak aktibatu dituzte, laguntza sareaa osatzeko.

Behar-beharrezkoa eta baimendutako kasuetan bakarrik atera ahalko dira herritarrak kalera, eta bakarka egin beharko dute zehaztutako kasu zehatzetan ezik.

Herritarren zirkulazio askea mugatuta dago, eta Espainiar estatuak boterea bere gain hartu du estatu osoan; euskal politikariek Sanchezen erabakia kritikatu dute, euskal autonomiaren aurkako erasoa delakoan. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak bideokonferentzia egingo du arratsaldean autonomietako presidenteekin.

Paperekoan ez ezik, wegbunean ere azken ordukoak ematea da asmoa. Horretarako, informazioa telefonoz batu beharko du lantaldeak. Hala, eskualdeko eragile, talde, arduradun politiko, sindikal eta abarrei hartu-emanetan jarraitzeko gonbidapena luzatu gura die HITZAk. Kazetarien jardun arduratsua zainduz, herritarrei informazioa helarazteko eta desinformazioak sor ditzakeen eragozpenak saihesteko.

Lehendakariak esan du euskal gizartea kontziente izan behar dela oraindik ez dela okerrena pasatu. Herritar denen konpromisoa, ahalegina eta ekarpena ezinbestekoa dela esan du lehendakariak, eta osasun-agintarien gomendioak uneoro aplikatu behar direla.

Hilabete bakoitzean gai zehatz baten inguruko zinema saioak eskainiko dituzte, Barnetegian. 'Surrealismo española' izango da azaroko gaia, eta horretan lau film proiektatuko dituzteOndarroako Barnetegixak zinema zikloa hasiko du astelehenean. Azaroko ...

Zaldi nagusien proban bederatzi probalarik parte hartuko dute, eta kintxopekoetan, sei izango dira. 800 kiloko harriagaz lehiatuko dute, eta 50 kiloko txapa izango duteGaurtik etzira zaldi nagusien probak lehiatuko dituzte Etxebarrian, eta astelehenean...

Monolokos antzerkia ikusteko aukera egongo da domekan, 19:00etan, Ondarroako Beikozinin.Ikuskizunean Gorka Aginagalde eta Maribel Salas aktoreek parte hartzen dute. Sarrerak salgai daude, Beikozinin; aurresalmenta 10 euro eta txarteldegian 14.

Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak denda solidarioa zabaldu du, aurten ere, Markina-Xemeingo Karmengo komentuko erakustaretoan. Produktu berriak zein bigarren eskukoak egongo dira aukeran abendu amaierara arte.Erropak, zapatak, etxerako gauzakR...

Zazpi kategoria egongo dira. 16:00etan hasiko da proba, aurre-benjamin mailako umeen saioagaz. Korrikalari nagusienek 1.650 metroko zirkuitua burutuko duteEhunka parte hartzaile batuko dira bihar arratsaldean, Gernikako 32. Milla Herrikoian.Ume, gazte ...

VI. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren barruan, Eako I. Mendi Duatloia lehiatuko dute hilaren 13an (domeka), eta bertan parte hartzeko asmoa duten atletentzat izen ematea zabaldu dute honez gero.Izena www.turesultado.es edo www.mendiduatloia.eus...

Artza frontoian egingo dute dantza ikuskizuna, 19:30etik aurrera. Elkarregaz dantzatuko dute lehenengo, eta, gero, talde bakoitzak bere emanaldia eskainiko duBusturialdeko 30. Dantzari Eguna ospatuko dute dantzari nagusiek bihar. Alkartasuna Dantza Tal...


Zapatu eta domeka bitartean, lau pelikula ikusi ahal izango dira Lizeo Antzokian. Bi film labur eta bi film luze proiektatuko dituzte. 19:00etan hasiko dira saioak, eta sarrera doakoa daEmakumeen zinemagintza izango da asteburu honetan Gernika-Lumoko a...

Gernika-Lumoko Photoka argazkilaritza elkarteak antolatutako lehenengo lehiaketara aurkeztutako lanak bildu eta ikusgai jarri dituzte kultur etxean. Lehenengo solairan, erakusketa aretoko kanpoaldean, dozenaka argazki ipini dituzte ikusgai. Herriko, Bu...