Euleuk Jaia: ahaidetze istorio bat
Euleuk elkarteak Euleuk Jaia antolatu du gaur [irailak 23] Astra kultur faktorian. Erakusketak, aurkezpenek, berbaldiek, azokak, talde bazkariak eta umeentzako jolasek osatu dute Senegalgo eta Gernika-Lumoko hariak txirikordatu dituen egitaraua.
![](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2023/09/astra2-1200x900.jpg)
Ez dago hauskorra ez den mugarik. Ez dago apurtu ezin den distantziarik. Ahaidetzea, saretzea eta elkar lagunduz peetsona gisa haztea posible dela frogatu dute gaur [irailak 23] Euleuk elkarteko kideek. Gernika-Lumoko Astra kultur faktoria Senegalen eta Euskal Herriaren arteko ahaidetzearen lekuko izan da, Euleuk Jaian. Euleuk elkartearen ortzimuga nagusia Senegalgo Warang herriari osasun, hezkuntza eta kooperazio laguntza ematea baldin bada, hori are begibistakoagoa egin dute gaur, bertan egindako behar guztiak bertatik bertara argitu baitituzte. Inguruan bizi diren senegaldar mordoa hurreratu da Astrara, hori ere jaialdiaren helmuga baitzen, eta kultura trukaketa nabarmendu da egun osoan zehar.
10:00etan eman zaio hasiera arratsaldera arteko egitasmoari. Ross dantza eskolak umeei merezi duten plaza eman die, eurentzako jolasak atonduz. Beheko solairuan, gainera, etenik gabe zabalik egon da denetariko produktuz osaturiko azokagunea eta, zelan ez, barra. Orduek aurrera egin ahala, geroz eta jende gehiago hurreratu da azokara. Eguerdi aldera, baina, goiko solairua bihurtu da jaialdiaren epizentro. Izan ere, Euskal Herritik Senegalera joandako eta bertan laguntza komunitarioa emandako boluntarioek han topatu zituzten beharrizanen, eginkizunen eta egoeraren berri eman dute.
Denetariko asistentzia motak eman behar izan zituztela argitu dute. Ohikoenak, ostera, alor bikoak: osasuna eta hezkuntza. Azaldu dute, besteren artean, ez dagoela zertan mediku, erizain edo osasungintzako profesional izan. “Borondatea, ikasteko jarrera eta gutxieneko jakintza dauden bitartean, laguntza emateko gai gara”, adierazi dute. Hunkiduraz hartu dute entzuleek, esaterako, Senegalen topatu dituzten gaixotasunek eragindako kalteak, higienearen eta gutxieneko baliabideen alde egindako borroka, medikamentu eskasia edota dietaren hutsune nabarmenak.
Tamsyr Ndoyek Senegaldik Euskal Herrira etortzeko bizitakoak ikusarazi ditu
Tamsyr Ndoye izan da, hemendik harakoaz barik, handik honakoaz mintzatu dena. Senegaldik etorri zen, eta balentria haren nondik norakoak plazaratu ditu Astran. “Laguntzeko jaio naiz“. Ez du formulazio argiagorik behar izan bere esku hartzearen hasierak. Ndoyek Gernika-Lumon topatutako harrera beroa nabarmendu du: “Atzean utzi dudana baino bizimodu hobea dut hemen; hori hasiera-hasieratik eskuak zabalik hartu nauen jendeari esker da”. Boluntario joandako lantaldeko partaideek, beren aldetik, Warangen aurrera eroandako denetariko proiektuen berri eman dute, batik bat, emakumeen baratzeari, umezurztegiari edota joskintza tailerrari buruz.
Bizipenen museoa. Irudi batek mila berbaren balioa baldin badu, zein balio luke bizimodu bat islatzen duten hainbeste irudik? Astrako goiko solairuko zati bat 200 argazki eder baino gehiagoz jantzi dute. Aitor Arberas boluntario gernika-lumotarraren eskuek ondo harrapatu dituzte irudietan Senegalgo bizimoldea, paisaiak, usadioak, egindako taldelana, unerik hunkigarrienak edota gaitzenak. Bertaratutakoen interesa bereganatu du bizipen jositako argazkien museoak.
![](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2023/09/astra12-500x375.jpg)
Tamsyr Ndoyeren berbaldia.
Talde bazkarian, besteak beste, Senegalgo edariez gozatu ahal izan dute elkartu diren ia 100 lagunek. Mahaigainekoaren ostean, musikaz, dantzaz, jai giroaz, solasaldiez, gogoratutako esperientziez eta senegaldar borroka ikuskizunaz gozatu dute guztiek. Euleuk elkartekoek, bestalde, Astrara bertaraturikoei egunean zehar egindako argazkiak bidaltzeko deialdia luzatu diete.
![astra7](https://live.staticflickr.com/65535/53208110520_c25e2c8422.jpg)
![astra senegal 18](https://live.staticflickr.com/65535/53207616771_73f9ac4a7b.jpg)
![astra senegal 28](https://live.staticflickr.com/65535/53207615811_9dc072129a.jpg)
![astra senegal 8](https://live.staticflickr.com/65535/53207917373_1b99a127d4.jpg)
![astra senegal 26](https://live.staticflickr.com/65535/53207615826_740d9ea27f.jpg)
![astra senegal 13](https://live.staticflickr.com/65535/53208125305_7ecce53796.jpg)
![astra3](https://live.staticflickr.com/65535/53207985839_ebeb2fd9ff.jpg)
![astra senegal 27](https://live.staticflickr.com/65535/53206734362_5593ba890f.jpg)
![astra senegal 24](https://live.staticflickr.com/65535/53207915888_648e43b913.jpg)
![astra8](https://live.staticflickr.com/65535/53207603151_1bb290939d.jpg)
![astra senegal 22](https://live.staticflickr.com/65535/53206734882_890125ffb2.jpg)
![astra senegal 23](https://live.staticflickr.com/65535/53208124195_65802747ca.jpg)
![astra senegal 20](https://live.staticflickr.com/65535/53207999529_680263253d.jpg)
![astra senegal 19](https://live.staticflickr.com/65535/53207616841_61dd143962.jpg)
![astra senegal 17](https://live.staticflickr.com/65535/53207916748_4b0f10fb28.jpg)
![astra senegal 16](https://live.staticflickr.com/65535/53206735747_b489e304fc.jpg)
![astra senegal 3](https://live.staticflickr.com/65535/53208125825_c47b2bfbd8.jpg)
![astra senegal 15](https://live.staticflickr.com/65535/53206735777_2a09e19fc8.jpg)
![astra13](https://live.staticflickr.com/65535/53208110475_652bbccd45.jpg)
![astra senegal 14](https://live.staticflickr.com/65535/53208125165_0c574851b0.jpg)
![astra senegal 4](https://live.staticflickr.com/65535/53208000749_8e5748f483.jpg)
![astra senegal 12](https://live.staticflickr.com/65535/53208000284_f80f29b9ff.jpg)
![astra12](https://live.staticflickr.com/65535/53208110495_a6d8b2c419.jpg)
![astra senegal 7](https://live.staticflickr.com/65535/53207917408_7dd37ac3cd.jpg)
![astra senegal 21](https://live.staticflickr.com/65535/53207616851_4db33588eb.jpg)
![astra2](https://live.staticflickr.com/65535/53208110605_2d6e49883b.jpg)
![astra1](https://live.staticflickr.com/65535/53208110625_5dd2385409.jpg)
![astra4](https://live.staticflickr.com/65535/53207902663_2d08f096e4.jpg)
![astra senegal 11](https://live.staticflickr.com/65535/53207917173_01fb4c4ae2.jpg)
![astra senegal 10](https://live.staticflickr.com/65535/53208125335_16164a3176.jpg)
![astra9](https://live.staticflickr.com/65535/53207603146_fc96f828cf.jpg)
![astra senegal 6](https://live.staticflickr.com/65535/53207617906_e28213e5fb.jpg)
![astra11](https://live.staticflickr.com/65535/53207902563_63366c02ba.jpg)
![astra10](https://live.staticflickr.com/65535/53207985714_f81255b8b1.jpg)
![astra senegal 25](https://live.staticflickr.com/65535/53206734817_b7b04d1170.jpg)
![astra senegal 5](https://live.staticflickr.com/65535/53208000639_4256bd3ce1.jpg)
![astra senegal 1](https://live.staticflickr.com/65535/53207915433_8144befa87.jpg)
![astra5](https://live.staticflickr.com/65535/53206721687_57b6a792f1.jpg)
![astra senegal 2](https://live.staticflickr.com/65535/53208000794_6795bac195.jpg)
![astra senegal 9](https://live.staticflickr.com/65535/53207617806_bae715cb39.jpg)
![astra6](https://live.staticflickr.com/65535/53207902618_7fe4486e0b.jpg)