Kaltzada egoitzako langileek zuzendaritza taldearen azken erabakien ondorioz "bi lanpostu galduko" direla salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean [azaroak 16]. LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, egoitzak bi lanpostuak amortizatuko ditu datorren urtean.

Matxitxako Kirol Txirrindulari Taldeak Bermeo, Ondarroa eta Gernika-Lumo lotu ditu, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearen lana ezagutarazteko.

Eusko Australiar Alkarteak Australiatik etxera itzuli zirenen horien —eta jaiotzaz australiarrak diren— seme-alaben ahozko testigantzak bildu ditu, eta Euskal Diasporaren Artxiboan gordeko dira.





Gernika-Lumoko Kultur Etxeak antolatuta, herritarrek hainbat kontzertu izango dituzte eskura uda honetan. Bihar hasi, eta irailaren 29ra bitartean, musika gune bihurtuko dira Elai-Alai aretoa, Lizeo antzokia, Mertzede komentua eta San Pedro eta Andra M...


BERMEO// Amatxu elkarteak antolatuta, homeopatiari buruzko tailerra eskainiko dute bihar. Tailer informatiboa izango dela zehaztu dute, eta homeopatiaz gain, fitoterapiaz ere ariko dira. Gizarte eta Kultura etxean bilduko dira bihar, 11:00etatik 13:00e...