Lekuek festibala prestatzen hasiko dira
Martxoan egin zuten lehenengoz Lekuek festibala, Gernika-Lumon, eta hurrengoa prestatzen hasteko deialdia egin dute. Musikari, musikazale eta musika arloko eragileak edota parte hartu nahi duen edozein pertsonari gonbidapena luzatu diete. Izan ere, Lekuek festibalaren filosofiari jarraituz, musika zaletasunetik eta parte-hartzetik egin nahi dute 2015eko festibala. Astran batuko dira eguaztenean, 19:00etatik aurrera.