Euskaltzainak Wilhelm Von Humboldt politiko eta linguista prudiarrari buruzko erakusketagaz lotutako berbaldi bat emango du Gernika-Lumoko museoan, bihar (abenduak 3). Hain zuzen, prusiarrak Euskal Herrian barrena 1801ean egindako bidaian oinarritutako hitzaldia da. 19:30ean hasiko da azalpenak ematen, eta sarrera doakoa da.
Humboldt-ek lan handia egin zuen munduan zehar Euskal Herria ezagutarazten. Honela definitzen zuen: “herri bat, mendien artean ezkutaturik, mendebaldeko Pirinioen bi aldeetan bizi dena, eta mende luzetan zehar gorde izan dituena bai bere aspaldiko hizkuntza; zein, neurri handi baten, behintzat, bere antzinako erregimena eta ohiturak”.