Getxo Artea menpean hartuta, Gernika-Lumoko errugbi taldeak
seigarren postuari eutsi dio. Basurdeek 19-16 irabazi zuten, markagailuari buelta eman ostean. Bertokoek getxoztarrek baino hobeto jokatu zuten, baina zelaian erakutsitako aldea ez zen markagailuan islatu.
Berriro ere, kanpoko taldeak, kasu honetan Getxok, hartu zuen aurrea markagailuan. Basurdeak nagusi ziren zelaian, baina Getxokoak zutoin artera egindako jaurtiketa bategaz aurreratu ziren. Bizkaia Gernikak, baina, ez zuen etsi. Hala, 29. minutuan Iñigo Olaetak bertokoen lehen entsegua egin zuen. Gernikarrak ondo jokatzen ari ziren, eta 31. minutuan bigarren entsegua egin zuen, Martin-ek. Lehen zatia 12-6ko emaitzagaz amaitu zen.
Bigarren zatian ere gernikarrek ondo jokatu zuten, baina Getxok lortu zituen lehen puntuak berriro. Hala, 12-13 aurreratzea lortu zuten kanpotarrek, Linklater-en puntuei esker. Basurdeek ez zuten behera egin, eta azkenean, Iñigo Olaetak garaipenaren entsegua egin zuen 58. minutuan. Markagailua ez zen gehiago mugitu, ,Bizkaia Gernikak denboraldiko bosgarren partida eskuratuz.