Gernikak bi puntu galdu ditu azken minutuetan
3nako berdinketagaz amaitu zen Arenasek eta Gernikak Getxon jokatutako partida. Garaipena poltsikoan izan zuten gernikarrek, baina azken minutuetan egin zien ihes. Arenasek 90. minutua pasata sartu zuen berdinketaren gola. Getxokoek joko hobea egin zuten, baina gernikarrek ezin hobeto aprobetxatu zituzten izandako aukerak.
Partidaren hasieran Arenas hobeto zelairatu zen, 20. minuturako 1-0 jarriz. Poztasunak, baina ez zien askorik iraun getxoztarrei. Izan ere, bost minutu beranduago Salutregik sartu zuen berdinketaren gola. Arenas jota zegoen, eta Gernikak ondo aprobetxatu zuen aukera. Atsedenaldira heldu aurretik penaltiz sartutako golari esker jarri ziren aurretik bertokoak.
Bigarren zatian Arenas partidari buelta emateko asmoz zelairatu zen. Hala, 71. minutuan bigarrenez berdindu zuen partida. Berriro ere, baina, gernikarrek Getxokoen poztasuna zapuztu zuten, 78. minutuan Etxabek sartutako golari esker. Etxabek partidan sartutako bigarren gola izan zen.
Partidaren amaieran, Getxok aurrera egin zuen, berdinketaren gola sartuz.