Argazkia: Portugalete Futbol Taldea
Partida zaila zuen Bermeok, baina primeran erantzun zuten bertoko jokalariek. Portugalete partidarik galdu barik heldu zen asteburuko partidara, baina Bermeok hobeto jokatu zuen. Azkenean 1-2 irabazita, kostaldekoak bederatzigarren jarri dira sailkapen orokorrean.
Partida oso ondo hasi zen bermeotarrentzat. Susmozasek egindako jaurtiketa bati esker, 10. minutuan aurreratu zen bertoko taldea. Portugaletek ez zuen asmatzen, eta lehenengo zati horretan aldea handitzeko aukera izango lukete bermeotarrek, epaileak penalti argi bat pitatuz gero.
Bigarren zatian ere, bertokoek hobeto jokatu zuten, 75. minutuan partidako bigarren gola sartuz. Bermeokoak eroso ari ziren jokatzen, baina neurketa amaitzeko hiru minuturen faltan Portugaletek
1-2koa sartu zuen. Bermeok apur bat sufritu egin behar izan zuen azken minutuetan, baina, azkenean, ondo eutsi zituzten Portugaletekoen erasoak.
Partida irabazita, bermeotarrak bederatzigarren dira sailkapenean. Bertokoak goraka doaz sailkapenean, eta play-off postuak zazpi puntura dituzte.