Kaltzada egoitzako langileek zuzendaritza taldearen azken erabakien ondorioz "bi lanpostu galduko" direla salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean [azaroak 16]. LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, egoitzak bi lanpostuak amortizatuko ditu datorren urtean.

Matxitxako Kirol Txirrindulari Taldeak Bermeo, Ondarroa eta Gernika-Lumo lotu ditu, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearen lana ezagutarazteko.

Eusko Australiar Alkarteak Australiatik etxera itzuli zirenen horien —eta jaiotzaz australiarrak diren— seme-alaben ahozko testigantzak bildu ditu, eta Euskal Diasporaren Artxiboan gordeko dira.


Markina-Xemeingo Lea ile-apaindegia etengabe berritzen doa. Langileek behin eta berriz bidaiatzen dute batera eta bestera, ikastaroak eginez, gizon zein emakumeentzako azken joerak gertutik ezagutzeko eta ikasteko.Ile-apaindegia astelehenetik zapatura ...

GERNIKA-LUMO // Karakolak hartuko ditu urteko azken azoka bereziak, zapatuan, merkatu plazan. Busturialdetik heldutako hainbat ekoizle batuko ditu azokak, eta han bertan prestatuko dituzte karakolak; gero, herritarrek dastatu ahal izango dituztenak. Oh...

Interpretazio zentro bat baino gehiago da baleontzia; hainbat dira bertan antolatzen dituzten jarduerak. Bihartik hasita eta hilabete amaierara arte, gainera, egitarau zabala antolatu dute tailerrekin, dastaketekin eta ipuin kontalariekin.Ez du hasiera...