![Muruetarrak atzo lehian](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2014/12/DSC00838-300x225.jpg)
Muruetarrak atzo lehian
Hain zuzen, 4x4ko Euskal Herriko sokatira txapelketako 300 kiloko finalean lehiatuko da Sokarrola. Talde horretan, lehen sokatiran aritzen ziren Nabarnizko, Arratzuko, Mendatako eta Kortezubiko zenbait lagunek parte hartzen dute.
Muruetan, txerriki egunaren baitan jokatu zen atzo Euskal Herriko sokatira txapelketako bigarren saioa. Muruetarrek ere izan ziren atzokoan lehian, baina, ez zuten finalerako txartela lortu. Muruetako alkate Jabier Ondarzaren esanetan, “taldea ondo ibili bada ere, goi mailako taldeak daude eta Muruetari talde gogorrean tokatu zaio”. Hala ere, Busturialdea ez da ordezkaritza barik geratuko sokatirako Euskal Herriko txapelketan, Sokarrolakoak izango baitira lehian. Txapelketako finala datorren zapatuan izango da, 17:00etan, Ibarran.