Bertsolari muxikarra puntuazioaren arabera sailkatu da. Hala sailkatu diren bos lagunetatik, bigarren marka hoberena lortu du bertokoak; hain justu, 495,5. Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Jone Uria, Oihana Bartra, Fredi Paia, Xabat Galletebeitia izango dira finalean ariko diren beste bertsolariak.
Finala Miribillako Bilbao Arenan lehiatuko dute finalistek, abenduaren 20an. Sarrera aurretiaz erosteko epea zabaldu dute dagoeneko.