Gernika-Lumoko saskibaloi taldeak porrot handia jaso zuen Malosteko zaleen babesean. Hain zuzen, 63-84 galdu zuten Perfuerias Avenida taldearen kontrako neurketa. Perfumerias lehen sailkatua da ligan. Gernikarrek kanpoztarrei aurre egitea lortu zuten partidaren zenbait momentutan, baina garaipenak etxetik ihes egin zien, Malosten bildutako 700 zaleen zorigaiztorako.
Salamancako taldeak partida hasieratik hartu zuen aurrea markagailuan. Hirugarren minuturako, esaterako, Perfumerias 4-11 zen aurretik. Jokalariak fresko zeuden bitartean, baina, gernikarrek aldea murriztea lortu zuten, lehen laurdena 22nako emaitzagaz amaituz.
Bigarren laurdenean Salamancako taldea markagailuan ihes egiten hasi zen. 10-27ko partziala eginez, Perfumerias hamazazpi puntuko aldeagaz joan zen atsedenaldira.
Hirugarren eta laugarren laurdenetan, gernikarrak aldea gutxitzen saiatu ziren, baina Oerfumerias sendo aritu zen defentsan. Partida galdu arren, gernikarrek
seigarren jarraitzen dute sailkapenean.