Txo, Mikmak txikia ikuskizun berria eskaintzera hurbilduko dira Bermeora Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Abenduaren 23an, martitzenean, izango da hori, ohi legez, Artza frontoian. Aurrekoetan bezala, aurten ere, bi saio eskainiko dituzte: lehenengoa 16:00etan izango da, eta bigarrena, berriz, 18:30ean.
16:00etatik aurrera
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berria ikusteko sarrerak, bihar, 16:00etan jarriko dituzte salgai. Gizarte eta Kultura etxean, BBK-ko orotariko kutxazainetan edota
kutxabank.es-en aurkitu ahalko dira. Nagusiek hamar euro ordaindu beharko dituzte, eta umeek, aldiz, bost euro.