Kaltzada egoitzako langileek zuzendaritza taldearen azken erabakien ondorioz "bi lanpostu galduko" direla salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean [azaroak 16]. LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, egoitzak bi lanpostuak amortizatuko ditu datorren urtean.

Matxitxako Kirol Txirrindulari Taldeak Bermeo, Ondarroa eta Gernika-Lumo lotu ditu, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearen lana ezagutarazteko.

Eusko Australiar Alkarteak Australiatik etxera itzuli zirenen horien —eta jaiotzaz australiarrak diren— seme-alaben ahozko testigantzak bildu ditu, eta Euskal Diasporaren Artxiboan gordeko dira.


Aritz Erkiaga Munduko txapelduna omenduko du Ispasterko herriak, domekan. Zelan ez, zesta-punta partiduak ez dira faltako; Markina-Xemeingo Zesta Eskolako kideen laguntza izango dute. 12:30etik aurrera, zestapunta partiduez gozatu ahalko da Areitz-Bi f...

Urak Armintxeko margoak kaltetzen dituela berretsi dute ADES espeologia taldekoek. Lea-Artibai eta Busturialdeko espeleologia taldeko kideak izan ziren Lekeitioko Armintxe kobako aurkikuntza egin zutenak, eta herenegun Bizkaiko Foru Aldundiak egindako ...

Hirugarren denboraldia hasi dute dagoeneko Elantxobe Arraun Taldeko neskek, eta taldea osatzeko arraunlari falta ikusita, eurekin entrenatzera animatu dituzte eskualdeko emakumeak.Urrian hasi ziren entrenatzen, eta gaur gaurkoz, hiru arraunlari eta pat...

25 urte betetzen dira Markina-Xemeingo Artibai, Lekeitioko Lumentza, Ondarroako Aurrera, Mutrikuko Burumendi eta Debako Burdin Kurutz mendi taldeak irteera bateratuak egiten hasi zirela, eta irteera hura oroituz ibilbide bera osatuko dute etzi, urtemug...

Azaroaren 25ean egingo dute Ziortza-Bolibarko desanexioa gogoratzeko mendi martxa. Hain zuzen ere, desanexioaren XIV. urteurrrena da aurtengoa, eta martxa hamabigarrenez egingo dute.Parte hartu nahi dutenek azaroaren 21a dute izena emateko azkenengo eg...

Pilotaren historiako elementu eta momentu esanguratsuak biltzen ditu Jose Maria Urrutia ondarrutarrak Kultur Etxean jarri duen erakusketak. Azaroaren 28ra bitartean ikus daiteke.