Zapatuan, Amorebietaren kontra jokatu zuten 37. jardunaldiko norgehiagoka.
42. mintuan, Ubis-ek sartu zuen partidako lehen gola, eta neurketa amaitzeko minutu bakarraren faltan, Garmendiak egin zuen 2-0-ekoa.
Galdu arren, partida berezia izan zen Gernikako jokalarientzat. Izan ere, Ander Carbonell jokalari gernikarrak futbola uzteko erabakia hartu ostean, merezitako omenalditxoa jaso zuen taldekieen, zaleen eta klubaren eskutik.
Angel Carbonell jokalaria eta Angel Artola presidentea. Argazkia: Gernika Club.
Asteburu honetan, Sestao River taldearen kontra jokatuko du Gernikak 2015-2016 denboraldiko azken jardunaldia.
Denboraldi hasieran ezarritako mailari eusteko helburua bete du taldeak. Gaur gaurkoz, 2. B mailako 2. multzoko sailkapenean hambigarrena da, 45 puntugaz. Sestao River hurrengo aurkaria, berriz, zazpigarrena da, 57 puntugaz.
Liga amaitzeko jardunaldiren faltan, sailkapenaren goikaldean ez dago ezer erabakita. Barakaldo liderrak 79 puntu ditu, eta RM Castilla bigarrenak, 77 puntu.
Hirugarren eta laugarren postuak ere azken jardunaldian erabakiko dira. Gaur gaurkoz, Toledo da hirugarrena 62 puntugaz, baina, Socuellamos laugarrenak 61 puntu ditu, eta Real Union bosgarrena da, 60 puntugaz.