Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal presoen eskubideen alde aritutako
47 lagun auzipetu dituela jakinarazi zuen apirilean. Abokatuak, Etxerat-eko kideak, Jaiki Hadi taldekoak eta Herrira-koak daude auzipetuen artean, eta 11/2013 sumarioan bildu ditu Eloy Velasco epaileak. Abokatuen artean auzipetu du Kepa Mantzizidor mundakarra, eta gaur deitu dute deklaratzera. Herrirako kide eta Gernika-Lumoko bizilagun Ibon Meñika ere auzipetu dute. Meñikak bihar joan behar du Madrilera.
Epaiketa politikoekin amaitzea eskatzeko, mobilizazioak ditu dituzte gaurko eta biharko.
Ibon, Kepa eta beste 45ak etxean libre lemapean, elkarretaratzea egingo dute gaur, Gernika-Lumon, 19:30ean, Arrien aurrean. Bihar Mundakan bilduko dira herritarrak protesta egiteko, 19:30ean, herriko plazan.