Bermeoko eta eskualdeko egoera ekonomikoaren inguruko gogoeta sustatu, alternatiba posibleak aztertu eta horiek aurrera eramateko helburuz eratu da Ideien Kontserbera sarea. Hain zuzen ere, Bermeon eta Busturialdean
lan eta bizitzea sustatu gura duen sarea da.
Lanerako espazio bat sortu gura dute Bermeon, eta horretarako leku egokia antzinako
Ormaza kontserbera litzatekeela uste dute.
Talaranzko kaleko kale interbentzioa
Orain dela hilabete batzuk eratu zen Ideien Kontserbera sarea. Sare hori, baina,
zabaldu egin gura dute, eta horretarako hitzordu bat jarri dute biharko.
19:00etan, Kabidxen batu gura dituzte gazteak, «batez ere
lanagatik arduratuta dauden herriko zein eskualdeko gazteak», azaldu dute.
Prozesu parte hartzailea izango dela eta, gazteak parte hartzera animatu dituzte.
Ideien Kontserbera sarekoek antzinako Ormaza kontserbera berreskuratzea dute helburu; berreskuratze hori, hala ere, «
guztien artean egin beharreko gauza bat dela» uste dute. «Antzinako lantegia zertara bideratu ahal den guztion artean erabaki beharreko gauza bat da. Lehenik eta behin, gainera,
beharrizana dagoen aztertu beharko dugu. Horregatik, garrantzitsua da biharko deialdia zabaltzea», diote.
Bermeoko Talaranzko kalean egindako kale interbentzio baten bitartez eman ziren ezagutzera. Hutsik zegoen orube batean arbel bat margotu zuten.
Bermion lan eta bizitzeko nik… esaldia idatzi zuten eta koloredun klarionak utzi zituzten, bakoitzak gura zuena idazteko aukera izan zezan.
Parte hartzea «ez dela handia izan» azaldu dute; hala ere, «zarata apur bat egiteko» balio izan die.