Albisteak

Bertsolari gaztez bete da Mendata

Mendata bertsolari gaztez bete zen iragan asteburuan, Bertsolaritzen Txapelketan parte hartzeko. Oilargane Elkarteak eta udalak antolatutako bertso idatzien txapelketak «harrera edarra» izan zuen. A Mailan Nerea Ordeñana nabarniztarrak irabazi zuen...

Busturialdeko Hitza

Bost lagun atxilotu dituzte, hortz kliniketan osten zuen talde bateko kide izatea egotzita

Ertzaintzak bost pertsona atxilotu ditu Gernika-Lumon eta Marurin, hortz kliniketan eta farmazietan lapurtzen zuen talde antolatu bateko kide izatea leporatuta. Horrez gain, jabetzaren aurkako beste zenbait delitu be egozten dizkiete. Ertzaintzak jakinarazi duenez,  atzeman dituzten bost lagun horiez gain, beste hiruren bila ari dira oraindik.

Gernika-Lumoko Hitza

Mendatako gazteak sagardotegira joango dira hilaren 14an

Mendatako gazteak Zeraingo Oiharte Sagardotegira joango dira hilaren 14an. Udaletik jakinarazi dutenez, izena emoteko epea hilaren 11an zarratuko dute, eta izena emon gura dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Udaletxera edota Idatze Etxera deituz ...

Busturialdeko Hitza

Sustrai erreetatik memoria eraikitzen

Memoria barik, herri baten historia berreraikitzea ezinezko da, eta historia barik, herri batek ez du etorkizunik. Gernikazarra Historia Taldeko  eta Aldabako kideek ondo dakite oroimena, historia eta etorkizuna eskutik helduta doazela, eta Gernika-Lumoren bonbardaketa “ahanzturan ez geratzeko” asmoagaz liburu barri bat kaleratu dute ankerkeria horren 75. urteurrean: Sustrai Erreak 2 Guernica 1937. Gernikazarrak eta Aldabak 1987an kaleratu zuten Sustrai Erreak liburua bonbardaketaren 50. urteurrena gogoratzeko, baina liburu barria “hobetuta eta osatuago” aurkeztu zuten Gernika-Lumoko Juntetxean. Ana Maria Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariaren berbetan, liburua “amnesiaren kontrako txerto bat” da. Madariagak jakinarazi zuenez, liburuaren egileek “lan aparta” egin dute. “Bildurrak gure familiak barriro ez banatzeko, iragana ondo ezagutu behar da, eta zentzu horretan, liburua oinarrizko tresna da Gernika-Lumon gertatu zena hobeto ezagutzeko” esan zuen. Hala, oraindik be, oroimena berreskuratzen laguntzen duten ekimenak bultzatzea “ezinbestekoa” dela deritzo, etorkizuneko belaunaldiek “egiaren barri” izan dezaten. Ikuspegi historikotik idatzia Sustrai Erreak 2 Guernica 1937 liburuak 416 orrialde ditu, eta zortzi ataletan banatu dute egileek. Zortzi atal horietan, bonbardaketaren aurreko eta ondorengo giroak batu gura izan dituzte, “ikuspegi historiko batetik”. Izan be, “politika eta alderdikeriak liburutik kanpora” utzi zituzten, Vicente del Palacio Aldabako kideak jakinarazi zuenez. Palacioren berbetan, bonbardaketa bizi izan zutenen “testigantzak belaunaldi barriei helaraztea” [...]

Busturialdeko Hitza

Munitiz: «Herrian marinelak noiz agertuko ziren zain zeuden, ‘Itsasoari begira’»

Josu Munitizek (Bermeo, 1970) kalean du dagoeneko bere azken lana: Itsasoari begira. Bermeotarrak idatzitako hirugarren eleberria da berau, eta amodiozko istorio bat kontatzen du. Istorio horrek 1911ko Bermeoko giro politiko gatazkatsua eta 1912ko galerna ditu oinarrian. Oraingoan be Bilboko Ediciones Beta argitaletxeagaz kaleratu du lana. Zer kontatzen du eleberriak? Teresaren eta Julianen arteko amodio istorioa kontatzen du nobela honek. Baina amodiozko istorio horren oinarrian bi gertakizun historiko daude; batetik, 1912. urteko galerna, eta, bestetik, 1911. urteko azaroan Bermeoko Udala osatzeko egindako hauteskundeak. Giro politikoa gatazkatsua zen orduan. Gertakizun horien barruan sartu dut istorioa. Bermeon girotu duzu eleberria, zure herrian. Norberaren herrian girotzea zailagoa ala errazagoa da? Niretzako errazagoa, idazten dudanean lekua ikusi egiten dudalako, nahiz eta, noski, batzuk gaur egun ezin ikusi. Halanda be, sasoi horretan lekuak zelakoak izan zitezkeen imagina dezakezu. Bestalde, irakurle bermeotarrek be lekuak identifikatzeko aukera dute. Datu errealak erabili dituzu? Bai. 1911ko hauteskundeen inguruan eleberrian agertzen den guztia liburu batetik atera dut. Galernaren inguruan be, dauden datu gutxiak izan ditut gogoan. Datu historikoak, beraz, errealak dira. Denbora asko behar da horiek pilatzeko? Ez eta bai. Adibidez, egoera politikoari buruzko datuak pilatzerakoan, liburu batean oso ondo azalduta zeuden; beraz, erraza izan zen. Galernaren inguruan, aldiz, oso gutxi [...]

Bermeoko Hitza

Aste Santu Cup txapelketa jokatuko da Pentan

«Aste Santuan futbolaz egun atsegin batzuez gozatu asmoz», Bermeo Futbol Klubak kimuen kategoriako futbol txapelketa bat antolatu du barikurako eta zapaturako; Aste Santu Cup 2012. Zortzi talde izango dira lehian: Bermeoko talde bi, Gernika, Lumo, Le...

Bermeoko Hitza

‘Lobak’, kultura sorkuntzarako plataforma gisa aurkeztu dira

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena ardatz hartuta, «memoria historikoa eta sormena» lotzeko helburuagaz sortu zuten Lobak proiektua gazte gernikarrek, eta oraingoan, kultura sorkuntzarako plataforma gisa aurkeztu dute euren burua. Plataforma h...

Gernika-Lumoko Hitza

Gernika-Lumorengandik desanexionatu zireneko 25. urteurrena ospatu dute nabarniztarrek

1987. urteko apirilaren 1ean lortu zuen Nabarnizek Gernika-Lumorengandik banantzea, eta 2012ko apirilaren 1ean ospatu zuten nabarniztarrek desanexioaren 25. urteurrena. 1987. urte hartan alkate lanak hartu zituen Genaro Zubizarreta gogoan izan zuten, ...

Gautegiz Arteagako Hitza
Gehiago