Albisteak

VRAC liderraren kontra galdu dute basurdeek

Gernika-Lumoko basurdeek ezin izan zuten VRAC liderra menperatu, iragan asteburuan. Hain zuzen, 46-29 galdu zuten, gaztelarren zelaian jokatutako partida. Bertokoak noraezean ibili ziren partidaren momentu gehienetan, baina gutxienez, erasoko bonus pu...

Busturialdeko Hitza

Bertonek elkartearen webgunea aurkeztu du

Bermeoko txiki-erdi enpresen elkarteko (Berton) kide diren dendek interneten lekua izango dute aurrerantzean. Izan be, elkarteak  webgune barria aurkeztu du Dendarik Denda azokaren baitan; www.bermeon-berton.com. Hiru aukera eskaintzen ditu webguneak; Lehenengo talde batean dendaren informazio hutsa emoten dutenak daude. Bigarren batean webgune osatu bat eskaintzen dutenak daude baina online erosteko aukera emon barik. Hirugarrenean, barriz, online erosteko aukera emoten dutenak. 87 denda aurki daitezke www.bermeon-berton.com webgunean, baina horietako bik bakarrik eskaintzen dute online erosteko aukera; Gozo-Txo jantzidendak eta Itsasoari Begira opari dendak.  Webgunearen sortzaileek talde horretara gero eta denda gehiago batzea espero dute. Dendarik Denda azoka “ondo” Asteburuan izan den Dendarik Denda azokaren baitan aurkeztu du webgunea Bertonek. Barikutik domekara bitartean 18 dendek beraien produktuak izan dituzte salgai Lamerak ipinitako karpa batean. Orokorrean «ondo» joan dela azaldu du Amaia Galvan Bertoneko teknikariak, «halanda be, aurton salmentak apur bat jaitsi dira». «Beste ikutu bat emonaz», lehenengo aldiz, aurton, Izarzuga harategiak parte hartu du azokan. Gaztaia, jamoia eta txakolina dastatzeko aukera eskainu du asteburu osoan. Galvanen esanetan, «barritasunak daudenean jendea gehiago hurbiltzen da».    

Bermeoko Hitza

12.400 euro balioko dute hiri-altzarietan egindako kalteak

Herriko gune desberdinetako umeen jolasguneetan eta nagusienentzako ipinitako gimnasia jokoetan hainbat kalte izan dira aspaldian. Horiek konpontzeko 12.400 euro inguru gastatuko ditu Bermeoko Udalak. Udaleko arduradunek mota horretako portaera desegokiak «gogorki gaitzestu» gora izan dituzte «onartezinak» direlako. Azken gertakarien ondorioz egin behar izan dituzten erosketetan 8. 136,74 euro gastatu ditu Udalak umeen jolasguneetarako eta 3. 200 euro, barriz, nagusienentzako ipinitako gimnasia guneetan. Bermeoko Udaleko arduradunek prentsa ohar bitartez jakinarazi duten moduan, «horrelako kalteak egoten direnean tresna batzuk Udalak berak konpondu ahal ditu. Beste batzuetan, aldiz, barriak erosi behar izaten dira». Erosi behar izan dituzten tresnak laster ipiniko dituztela azaldu dute Bermeoko Udaletik. «Jolastokiak normaltasunera itzuliko badira be, bitarte horretan, erabiltzaile guztien kaltetan, hutsune hori jasan behar da», diote. Aurrerantzean umeentzako jolasguneetan eta gimnasia guneetan, gune horiek zaindu egin behar direla eta garbi mantentzeko ahalegina egin behar dela gogoraraziko dituzten txartelak ipiniko dituztela azaldu dute. Horrez gain, gertatutakoaren jarraipen zehatza be egingo dutela argitu dute.  

Bermeoko Hitza

Gernika-Lumoko If lurrin-dendan lapurtu dute gaur goizaldean

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur 05:15 inguruan Gernika-Lumoko If lurrin-dendan lapurtu dute. Ertzaintzaren arabera, oraindik ez dute lapurretaren salaketarik jarri. Dena den, lapurretaren inguruko ikerketa martxan jarri dutela baieztatu du. Ikerket...

Gernika-Lumoko Hitza

AEBetan jokatuko du Oceanside proba Mikel Elgezabalek

Denboraldia hasi bezain laster, Mikel Elgezabal triatleta gernikarrak ozeano atlantikoa zeharkatu du, bihar Kaliforniako (AEB) Oceanside triatloia jokatzeko. Lasterketa 70.3 mailakoa da, eta  gogortasun handiko ibibilbidea prestatu dute antolatzaileek. Hala, kirolariek 1900 metro egingo dituzte igerian, 90 km egingo dituzte bizikleta gainean, eta amaitzeko, 21km egingo dituzte korrika. Distantziaz gain, bestalde, probaren egunean eguraldia kontuan hartu beharko dute triatletek, Kalifornian bero handia egiten baitu. Elgezabalek jakinarazi duenez, azken asteetan «entrenamendu gogorrak» egin ditu, eta «lasterketa ona» egin dezakela deritzo. Horrenbestez, «zorte apur bat» izanez gero, «aurreko postuetan» sartzeko gai ikusten du bere burua.

Busturialdeko Hitza

Rinderreko langileek kanpaldia egin dute beraien egoera salatzeko

Gaurko greba orokorrarekin bat egiteaz gain, Foruko Rinder enpresako langileek atzo be greba egin zuten, «horien lanpostuen defentsan eta etorkizunagatik borrokan», azaldu du Enpresa Batzordeak. Enpresa aurrean kanpaldia egitea ez ezik, Rinderreko Ad...

Busturiako Hitza

Altxikar auzoko mendi hegalari eusteko lanak amaitu ditu Eako Udalak

“Altxikar auzoko mendi hegalaren ondoan bizi diren herritarrak lasaiago biziko dira aurrerantzean”, Juan Luis Landazabal Eako alkateak jakinarazi duenez. Hilabeteetako lanen ostean, Udalak amaiera emon dio herriko “gai korapilatsuenetako bati”. Izan be, maldan behera jauzi zitezkeen harriak, “loa kentzeko modukoak” zirela argudiatu du alkateak. 1999ko lehenengo lurjauzian, esaterako, haranaren sakonean lanean zegoen behargin bat hil zen, 15.000 m3 lur jausi ostean. Hala, berregokitzapen lanak amaituta, alkatea “pozarren” azaldu da 12 urteko “ibilbide gogorrari” amaiera emon baitiote. Horrenbestez, Altxikar auzoko arazoa konpontzen lagundu duten guztiak izan ditu gogoan Landazabalek: Bizkaiko Foru Aldundia, Asier Madarieta alkate ohia, eta lurren jabeak, besteak beste. Agustin Larrea proiektua egin duen enpresaren teknikariak azaldu duenez, “arazoari irtenbidea emotea ez da erraza izan”. Dioenez, 3000m3 lur kendu behar izan dituzte, eta horretarako, “kontu handiagaz” ibili behar izan dute, “harritxarrak” maldan behera erortzeko arriskua baitzegoen. Lur soltea eta harriak kendu ostean, euskarriak sartu dituzte lurzoruan, eta hiru motako sareak jarri dituzte. Guztira, 1800m2 sare jarri dituzte lurrari eusteko, eta lurzoruan sartu dituzten euskarri guztien artean, bestalde, 1.000 metroko luzera duen burdinazko makila egin zitekeen. Larrearen berbetan, “makinaria asko erabili behar izan dugu, baina emaitza oso ona dela deritzot”. Naturak bere bidea egiten duenean, mendi hegalean kolore berdea nagusituko [...]

Busturialdeko Hitza
Gehiago