Munitiz: «Herrian marinelak noiz agertuko ziren zain zeuden, ‘Itsasoari begira’»
Josu Munitizek (Bermeo, 1970) kalean du dagoeneko bere azken lana: Itsasoari begira. Bermeotarrak idatzitako hirugarren eleberria da berau, eta amodiozko istorio bat kontatzen du. Istorio horrek 1911ko Bermeoko giro politiko gatazkatsua eta 1912ko galerna ditu oinarrian. Oraingoan be Bilboko Ediciones Beta argitaletxeagaz kaleratu du lana. Zer kontatzen du eleberriak? Teresaren eta Julianen arteko amodio istorioa kontatzen du nobela honek. Baina amodiozko istorio horren oinarrian bi gertakizun historiko daude; batetik, 1912. urteko galerna, eta, bestetik, 1911. urteko azaroan Bermeoko Udala osatzeko egindako hauteskundeak. Giro politikoa gatazkatsua zen orduan. Gertakizun horien barruan sartu dut istorioa. Bermeon girotu duzu eleberria, zure herrian. Norberaren herrian girotzea zailagoa ala errazagoa da? Niretzako errazagoa, idazten dudanean lekua ikusi egiten dudalako, nahiz eta, noski, batzuk gaur egun ezin ikusi. Halanda be, sasoi horretan lekuak zelakoak izan zitezkeen imagina dezakezu. Bestalde, irakurle bermeotarrek be lekuak identifikatzeko aukera dute. Datu errealak erabili dituzu? Bai. 1911ko hauteskundeen inguruan eleberrian agertzen den guztia liburu batetik atera dut. Galernaren inguruan be, dauden datu gutxiak izan ditut gogoan. Datu historikoak, beraz, errealak dira. Denbora asko behar da horiek pilatzeko? Ez eta bai. Adibidez, egoera politikoari buruzko datuak pilatzerakoan, liburu batean oso ondo azalduta zeuden; beraz, erraza izan zen. Galernaren inguruan, aldiz, oso gutxi [...]
Josu Munitizek (Bermeo, 1970) kalean du dagoeneko bere azken lana: Itsasoari begira. Bermeotarrak idatzitako hirugarren eleberria da berau, eta amodiozko istorio bat kontatzen du. Istorio horrek 1911ko Bermeoko giro politiko gatazkatsua eta 1912ko galerna ditu oinarrian. Oraingoan be Bilboko Ediciones Beta argitaletxeagaz kaleratu du lana.
Teresaren eta Julianen arteko amodio istorioa kontatzen du nobela honek. Baina amodiozko istorio horren oinarrian bi gertakizun historiko daude; batetik, 1912. urteko galerna, eta, bestetik, 1911. urteko azaroan Bermeoko Udala osatzeko egindako hauteskundeak. Giro politikoa gatazkatsua zen orduan. Gertakizun horien barruan sartu dut istorioa.
Bermeon girotu duzu eleberria, zure herrian. Norberaren herrian girotzea zailagoa ala errazagoa da?
Niretzako errazagoa, idazten dudanean lekua ikusi egiten dudalako, nahiz eta, noski, batzuk gaur egun ezin ikusi. Halanda be, sasoi horretan lekuak zelakoak izan zitezkeen imagina dezakezu. Bestalde, irakurle bermeotarrek be lekuak identifikatzeko aukera dute.
Datu errealak erabili dituzu?
Bai. 1911ko hauteskundeen inguruan eleberrian agertzen den guztia liburu batetik atera dut. Galernaren inguruan be, dauden datu gutxiak izan ditut gogoan. Datu historikoak, beraz, errealak dira.
Denbora asko behar da horiek pilatzeko?
Ez eta bai. Adibidez, egoera politikoari buruzko datuak pilatzerakoan, liburu batean oso ondo azalduta zeuden; beraz, erraza izan zen. Galernaren inguruan, aldiz, oso gutxi dago idatzita eta zaila da aurkitzea. Behin aurkitu ostean, erraza da. Nik zortea izan nuen, Arrantzaleen Museora hurbildu eta bertan aurkitu nuen. Dagoen informazio apurra 1912. urtean kalean zegoen Euzkadi aldizkarian dago. Bertan, galernatik bizirik irten ziren zenbaiten bizipenak irakur daitezke, eta lagungarriak izan dira. Esan beharra daukat irakur daitezkeen bizipenak oso gogorrak direla.
Elkarrizketa osoa biharko Hitzan irakurri ahal izango da.