Mendatako gazteak sagardotegira joango dira hilaren 14an
Mendatako gazteak Zeraingo Oiharte Sagardotegira joango dira hilaren 14an. Udaletik jakinarazi dutenez, izena emoteko epea hilaren 11an zarratuko dute, eta izena emon gura dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Udaletxera edota Idatze Etxera deituz ...
Mendatako gazteak Zeraingo Oiharte Sagardotegira joango dira hilaren 14an. Udaletik jakinarazi dutenez, izena emoteko epea hilaren 11an zarratuko dute, eta izena emon gura dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Udaletxera edota Idatze Etxera deituz emon dezakete izena interesatuek.
Autobusa 09:00etan irtengo da Mendatatik, eta 11:00etan sagardotegira heldu dira parte hartzaileak. Ostean, bazkaria jango dute Ostatu jatetxean, eta arratsaldean Hernanira joango dira.