Bertsolari gaztez bete da Mendata
Mendata bertsolari gaztez bete zen iragan asteburuan, Bertsolaritzen Txapelketan parte hartzeko. Oilargane Elkarteak eta udalak antolatutako bertso idatzien txapelketak «harrera edarra» izan zuen. A Mailan Nerea Ordeñana nabarniztarrak irabazi zuen...
Mendata bertsolari gaztez bete zen iragan asteburuan, Bertsolaritzen Txapelketan parte hartzeko. Oilargane Elkarteak eta udalak antolatutako bertso idatzien txapelketak «harrera edarra» izan zuen. A Mailan Nerea Ordeñana nabarniztarrak irabazi zuen, eta Zaloa Iturbe gernikarra sailkatu zen bigarren. B mailan Lurdes Ondaro Munitibartarrak irabazi zuen, eta Ibai Barrenetxea izan zen bigarrena. Amaitzeko, D mailan Goreti Zarrabe arteagarrak irabazi zuen eta Eneritz Iturbe gernikarra sailkatu zen bigarren. 16 aipamen berezi be banatu zituzten antolatzaileek.