Gernika-Lumorengandik desanexionatu zireneko 25. urteurrena ospatu dute nabarniztarrek
1987. urteko apirilaren 1ean lortu zuen Nabarnizek Gernika-Lumorengandik banantzea, eta 2012ko apirilaren 1ean ospatu zuten nabarniztarrek desanexioaren 25. urteurrena. 1987. urte hartan alkate lanak hartu zituen Genaro Zubizarreta gogoan izan zuten, ...
1987. urteko apirilaren 1ean lortu zuen Nabarnizek Gernika-Lumorengandik banantzea, eta 2012ko apirilaren 1ean ospatu zuten nabarniztarrek desanexioaren 25. urteurrena. 1987. urte hartan alkate lanak hartu zituen Genaro Zubizarreta gogoan izan zuten, baita harekin batera udalean lan egin zuten guztiek be. Azken agintaldietan alkate izandakoen eskutik oroigarria hartu zuten alkate izandakoaren senideek eta zinegotzi izandakoek be. Bertsoak entzuteaz gain, Kabelinatxe dantza taldeko umeen saioa be ikusi ahal izan zuten herriko plazan batutakoek.
Gaur egungo alkate Lorena Zubizarretak, bere aldetik, bere agintean ahalik eta ondoen egiteko borondatea agertu zuen, herriaren aginte makila hartzeagaz batera.
1966. urtean batu zen Nabarniz Gernika-Lumora, Francisco Francoren dekretu baten aginduz. Nabarnizegaz batera, Arratzu, Forua, Murueta eta Kortezubi be batu ziren. Azken herri horretan zapatuan ospatu zuten desanexioaren 25. urteurrena.