Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena ardatz hartuta, «memoria historikoa eta sormena» lotzeko helburuagaz sortu zuten Lobak proiektua gazte gernikarrek, eta oraingoan, kultura sorkuntzarako plataforma gisa aurkeztu dute euren burua.
Plataforma h...

Plataforma hori aurkezteko, disziplina artistiko ezberdinak batzen dituen ekitaldi bat antolatu dute Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenerako. Izan be, Lobak plataformako kideek adierazi dutenez, belaunaldi barrikoak bonbardaketagaz lotzen dituen harreman afektiboa landu nahi dute, «ideiak eta kontzeptuak azaltzeko, memoria aldarrikatzeko, salatzeko, lekukotasuna trasmititzeko edota diskurtso barriak eraikitzeko».