Albisteak

V. Txapel Festa antolatu du Nuntxaku Elkarteak zapaturako

Aurtengo denboraldiari amaiera emoteko Txapel Festa antolatu du Nuntxaku Kultur Elkarteak. Aurtengoa Txapel Festa antolatzen duten bosgarren urtea izango da. Goizean, Hermanuetako Kapilla ezagutu gura duen guztientzako ateak irekiko dituzte. Horrela, N...

Bermeoko Hitza

Azaleko minbiziari aurre egiteko kanpaina egingo dute astelehenean Bermeon

Eguzki babesaren eta azaleko minbiziaren kanpaina beste behin be Bermeora iritsiko da datorren astelehenean. Eguzki egonaldi egokiak egiteko aholkuak emongo dituzte bertan eta egonaldi desegokiak egiteak eragin ditzakeen ondorioen arriskuei buruzko inf...

Bermeoko Hitza

Munduko Arrozen jaialdia ospatuko dute hilaren 23an

Beste behin, Munduko Arrozen jaialdia ospatuko dute Gernika-Lumoko San Juan Ibarra plazan, ekainaren 23an. Ondo pasatzeko eta arroza egiteko prest dagoenarentzako da egokia egun hori. Bertan parte hartu nahi duenak hilaren 20a baino lehen emon beharko ...

Gernika-Lumoko Hitza

Irakasle lanak betetzeko zenbait lan poltsa irekiko ditu Bermeoko Udalak

Bermeoko Udalak Lanbide Hastapena eta Musika Eskola udal ikastegietan dituen irakasle lanak betetzeko beharrizanak kontuan izanik, hainbat lan poltsa osatzeko deialdia zabaldu du. Hain zuzen be, Udalaren Lanbide Hastapena eta Sustapena ikastegirako oinarrizko prestakuntzarako goi mailako irakaslea eta Udalaren Musika eskolarako akordeoia, bateria eta tronboi espezialitateetarako irakasle bila dabiltzala jakinarazi dute. Eskariak, hilaren 25era arte Oinarrizko prestakuntzarako goi mailako irakaslearen kasuan, bai hautaketa prozesua zein hurrenkera finkatzea lehiaketa bidez egingo dutela zehaztu dute. Musika Eskolarako irakaslea, barriz, lehiaketa-oposizio bitartez aukeratuko dute. Hautagaiek curriculuma eta lan kontratuak edota horren aldiz gizarte segurantzarako lan-bizitza aurkeztu beharko dituzte Udalaren Berh@z bulegoan hilaren 25a baino lehen. Oinarriak be bertan eska daitezke.  

Bermeoko Hitza

Herritarren parte hartze «garrantzitsuarekin» amaitu da Bermeoko Ingurumen Astea

Bermeoko Udaleko Ingurumen sailak antolatzen duen Ingurumen astearen baitan antolatutako jarduerek harrera «ona» izan dutela nabarmendu dute. Izan be, jarduera guztietan herritarren partehartzea «garrantzitsua» izan dela jakinarazi du Udalak. Hainb...

Bermeoko Hitza

Giro aparta Larragoko lehenengo igoeran

Larragoko lehenengo txirrindulari igoera “arrakastatsua” izan da, Busturiako Txirrindulari Taldetik jakinarazi dutenez. Taldeko kideen berbetan, 26 txirrindularik emon zuten izena, eta lasterketa antolatzen duten lehenengo biderra izateko, ...

Busturialdeko Hitza

Herritik herrirako doinuak

Ez da Rock&Rallya, baina bai Rockomobila. Leku ezaren eta ordutegi mugaren oztopoa gainditu eta soinu biziz atera da beste behin Gernika-Lumo. Ipar tabernaren aurrealdea, Merkurio iturria, Juan Calzada kalea eta udaletxe aurrean izan ziren zapatuan musikaren jabe. Izan be, kamioi bat eszenatoki hartuta, orotariko musika eskaini zieten Iparragirre Rock Elkartekoek publiko ziren herritarrei. Burua musikaren hotzarekin batera ederki astindu ostean, Pasealekuan prest zituzten aulkietan eseri ziren, bazkari herrikoia jate aldera. Bapo beteta, bertsolarien konpainiaz gozatu zuten bazkaltzera gerturatu ziren 150 lagunek. Gerora, eta 22:30era arte, ez zen aspertzeko betarik izan herrian; ez, behintzat, musikari zegokionez. Kontzertuei amaiera emon eta tabernetan jarraitu zuten goizean hasitako jaia. Herritarrengandik jasotako erantzuna ona izan zela-eta, «pozik» bukatu zuten eguna Iparragirre Rock Elkartekoek. Dena den, orain arte bezala euren asmoa «Rock&Rallya ez geratzea» denez,  Rockomobilaren esperientziagaz geratu, eta datorren urtera begira, Rock&Rallya ospatzea izango dute helburu.

Gernika-Lumoko Hitza
Gehiago