Julen Erezuma gernikarra da aurtengo Busturialdeko Bertsolari Txapelketako irabazlea. Bermeoko Kafe Antzokian izan zen domekan finala eta bertaratutakoen 120 pertsona inguruen aurrean egindako saioan nagusitu zen Erezuma. Hortaz, 2012 urteko txapela buruan ipinita atera zen Bermeoko kafe Antzokitik. Gainera, garaipen horri esker, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izateko txartela eskuratu du zuzenean.
Erezumarekin batera, Ander Elortegi, Xabier Enbeita eta Iker Belaustegi be izango dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Ordena horretan sailkatu baitziren, gainera, Busturialdeko Bertsolari Txapelketako finalean. Jon Aranok eta Gurutz Uruburuk be parte hartu zuten Bermeon jokatu zen finalean.
Sailkapena
- Julen Erezuma. 396 puntu.
- Ander Elortegi. 385,5 puntu.
- Xabier Enbeita. 238 puntu.
- Iker Belaustegi. 223,5 puntu.
- Jon Arano. 191 puntu.
- Gurutz Uruburu. 185,5 puntu