Munduko Arrozen jaialdia ospatuko dute hilaren 23an
Beste behin, Munduko Arrozen jaialdia ospatuko dute Gernika-Lumoko San Juan Ibarra plazan, ekainaren 23an. Ondo pasatzeko eta arroza egiteko prest dagoenarentzako da egokia egun hori. Bertan parte hartu nahi duenak hilaren 20a baino lehen emon beharko ...
Beste behin, Munduko Arrozen jaialdia ospatuko dute Gernika-Lumoko San Juan Ibarra plazan, ekainaren 23an. Ondo pasatzeko eta arroza egiteko prest dagoenarentzako da egokia egun hori. Bertan parte hartu nahi duenak hilaren 20a baino lehen emon beharko du izena.
Munduko Arrozak bezala ezaguna da urtero Gernika-Lumon antolatzen duten sukaldaritzako jaialdi-txapelketa. Jatorri ezberdinetako jendea batu eta hartu-emonak izatea da jaialdi horren helburu nagusia. Era berean, topaketa gastronomiko-kulturalean parte hartzen duten pertsonen artean herrialde bakoitzeko aberastasun eta bizipen kulturalak trukatzea da asmoa.
Jaialdirako aulkiak, mahaiak eta musika-ekipoa Gernika-Lumoko Udalaren eskutik jasoko dituzten arren, jaialdia antolatzeko ez dute dirulaguntzarik jasoko antolatzaileek. Horrenbestez, salgai jarri dituzten bonoak, txapak, amantalak, kapelak eta pegatinak erostera gonbidatu dituzte herritarrak.
Antolatzaileek aipatu dutenez, parte hartu nahi duenak ekainaren 20a baino lehen emon beharko du izena Gernika-Lumoko kultur etxean, Kaixao tabernan edota San Juan Ibarrako tabernetan. Horrez gain, gernika.
mundukoarrozak@gmail.com helbidean be emon ahalko du izena.