1997an Eusko Jaurlaritzak Natura 2000 Sarea proiektuan sartzeko lehenengo pausoak emon zituenetik urte asko pasa dira, baina gaur egun be, sarearen helburuak bardinak dira: lekuan lekuko biodibertsitatea babestea, ingurugiaren alde bultzada bat emonez. Ildo horretatik, Natura 2000 sarearen barruan dauden Busturialdeko bost gune babestu ditu Eusko Jaurlaritzak. Hain zuzen be, 7430 hektarea inguru zainduko dituzte harreta bereziagaz. Hala eskualdearen azaleraren ia %25 babestu dute, Busturialdeak 23.000 hektareako azalera duela kontuan hartuz gero.
Alde batetik, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu dituzte, bertoko lau gune: Urdaibaiko ibai sarea, Urdaibaiko itsasertza eta padura, Urdaibaiko Artadi kantauriarrak, eta Gaztelugatxe ingurua. Bestalde, Urdaibaiko itsasadarra Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) izendatu dute.
Kantauriko artadiak Ereñozar gainetik ikusita
Natura 2000 Sarea Europa mailako sare ekologikoa da, eta balio handiko gune naturalez osatuta dago. Sarearen helburua Europako habitat ezberdinen galera ekiditea da, eta horretarako, landaredia eta fauna espezieak babesten ditu. Jurlaritzatik jakinarazi dutenez, Europako bioaniztasunaren galera progresiboa gelditzen laguntzeko “tresnarik garrantzitsuena” da Natura 2000 Sarea.
Oka ibaiaren goi ibilgua