V. Txapel Festa antolatu du Nuntxaku Elkarteak zapaturako
Aurtengo denboraldiari amaiera emoteko Txapel Festa antolatu du Nuntxaku Kultur Elkarteak. Aurtengoa Txapel Festa antolatzen duten bosgarren urtea izango da. Goizean, Hermanuetako Kapilla ezagutu gura duen guztientzako ateak irekiko dituzte. Horrela, N...
Aurtengo denboraldiari amaiera emoteko Txapel Festa antolatu du Nuntxaku Kultur Elkarteak. Aurtengoa Txapel Festa antolatzen duten bosgarren urtea izango da.
Goizean, Hermanuetako Kapilla ezagutu gura duen guztientzako ateak irekiko dituzte. Horrela, Nuntxakuk egiten duenaren barri emongo dute. Ondoren, aurton, lehenengoz arroz txapelketa antolatu dute. Arroza prestatzeko beharrezkoak diren gauzak norberak eroan beharko ditu. 14:30earako prest egon beharko duela jakinarazi dute antolatzaileek.
Talde argazkia ateratzeko tartea be izango dute eta 21:00etarako kontzertuak antolatu dituzte: Screaming, Target eta Los Frenos. 3 euro ordaindu beharko dira.
Parte hartu gura duenak ezin izango du txapela ahaztu!