Azaleko minbiziari aurre egiteko kanpaina egingo dute astelehenean Bermeon
Eguzki babesaren eta azaleko minbiziaren kanpaina beste behin be Bermeora iritsiko da datorren astelehenean. Eguzki egonaldi egokiak egiteko aholkuak emongo dituzte bertan eta egonaldi desegokiak egiteak eragin ditzakeen ondorioen arriskuei buruzko inf...
Eguzki babesaren eta azaleko minbiziaren kanpaina beste behin be Bermeora iritsiko da datorren astelehenean. Eguzki egonaldi egokiak egiteko aholkuak emongo dituzte bertan eta egonaldi desegokiak egiteak eragin ditzakeen ondorioen arriskuei buruzko informazioa be eskainiko diete bertaratutakoei.
Hurbiltzen den pertsona bakoitzari bere azalaren azterketa egingo diote eta eguzkiaz babesteko beharrezkoa duen krema faktorea zein izango litzatekeen esango diote. Sabino Arana enparantzan egongo dira 10:00etatik 14:00etara.