Etxe tasatuak eta barriak salgai ipini ditu Berualak
Berualak bederetzi etxebizitza salgai ipini ditu; bost dira etxebizitza tasatuak eta lau barriak. Udal etxebizitza tasatuak San Martin kaleko 7. atarian daude. Lau etxek hiru logela dituzte eta besteak bi ordea. Jakinarazi duten moduan, denek dituzte...
Berualak bederetzi etxebizitza salgai ipini ditu; bost dira etxebizitza tasatuak eta lau barriak.
Udal etxebizitza tasatuak San Martin kaleko 7. atarian daude. Lau etxek hiru logela dituzte eta besteak bi ordea. Jakinarazi duten moduan, denek dituzte bi komun, garajea eta trastelekua. Interesatuek ezin izango dute beste etxe bat euren jabegoan izan. Gainera, adinez nagusia izan beharko da eroslea eta Bermeon erroldatuta egon beharko du.
Alde Zaharran 4 etxe barri
Etxe barriak, barriz, Bermeoko Alde Zaharran daudea azaldu dute eta lau dira, hain zuzen be. Horietako hiru Talakoetxea kaleko 13. atarian, bi duplexak dira, gainera, eta bi logela eta bi komun dituzte. Besteak, logela eta komun bakarrak ditu. Laugarrena Nekazari kaleko 5. zenbakian dago, hiru logela eta komun bi ditu.
Etxeez gain, Atalde kaleko 35. atarian dauden babespeko etxeetan hamar garaje eta trasteleku be salgai dituzte 19.000 eurotab BEZ barne.
Informazio gehiago Berualaren bulegoetan eskaintzen dute.