‘Ez ginen atzera egiteko jaio. Faxismoaren aurka, feminismoa’ lelopean kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Busturialdeko txoko guztietan ere aldarriz beteko dituzte kaleak.

Photoka Sariak banatu dituzte, eta lehiaketara aurkeztutako hainbat argazkirekin osatutako erakusketa ikusgai dago Gernika-Lumoko Kultur Etxean.


Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioak bultzatutako Bikaintasun programan parte hartuko duela jakinarazi du udalak. Onarpen horren aurrean, «pozik» agertu dira Turismo Bulegokoak. «Turismo sektorean lortu duen...

Espainian Israelgo enbaxadorea den Alon Bar (1957, Sasa, Israel) izan zen atzo Gernika-Lumon, herria bisitatzen. Juntetxea eta inguruko tokiak bisitatu ostean, herriko udaletxean harrera egin zion Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok. Alon Bar pol...

Onintza Enbeita muxikarrak gaur goizean hartu du diputatu kargua, Amaiurren izenean. Espainiako Konstituzioa onartu du Enbeitak, euskaraz eta gazteleraz; “zin dagit legeak ala behartuta” esanaz. Iazko azaroko Kongresurako bozetan Bizkaitik zortzigarren lekuan aurkeztu zen Enbeita, eta Iñaki Antiguedad ordezkatuko du Espainiako Kongresuan. Enbeitak diputatu kargua hartuko zuela iragarri zuteneko bideoa:


Laneko arriskuen prebentzioa integratzeko zereginean enpresak duen erantzukizunari buruzko jardunaldi teknikoa egingo dute bihar Nestor Basterretxea aretoan 10:00etatik 13:00etara. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko jardunaldi zikloaren lehenengoa ...

Sei urte erakundeekin liskarretan egon ondoren, Auzitegi Gorenak Bermeoko Portu Zarreko 104 erabiltzaileei arrazoia emon die. Eusko Jaurlaritzak ontzietako jabeei itzuli beharko die orain 2006. urtetik egunera arte ezarritako tasen balioa. Zenbakietan, esanda Portu Zarreko defentsak adierazi legez, milioi bat euro inguruko gastua suposatuko luke Jaurlaritzarentzat. Eusko Jaurlaritzak, beraz, 8.000 euro inguru itzuli beharko dizkio erabiltzaile bakoitzari interesak barne. Halanda be, itzuli beharrekoa milioi bat euro baino gehiago izan liteke. Izan be, nahiz eta 104 erabiltzailek bakarrik salatu zuten Euskadiko Kirol Portuaken (EKP) «gehiegizko prezioak», Portu Zarrean 450 erabiltzaile daude eta Auzitegi Gorenaren sententzia erabiltzaile guztiei ezartzea posible litzateke. Portu Zarreko ordezkariek prentsaurrekoan argitu legez, «sententzia honek jurisprudentzia sor dezakeelako». Eusko Jaurlaritzak 2006. urtean Bermeoko portua birgaitu zuenean hasi zen liskarra. Kirol portua egin zuten eta EKP sortu zuten hori kudeatzeko; EKP Jaurlaritzaren sozietate publiko moduan sortu zen. EKP Bermeoko portuko amarratzeak kudeatzen sartu zenean, Bizkaiko beste portuetako erabiltzaileek ordaintzen zutena baino %40a gehiago kobratzen hasi zirela jakinarazi dute Portu Zarreko ordezkariek. «Gainontzeko portuetako erabiltzaileek, aldiz, Jaurlaritzak zuzenean ezarritako prezioak ordaintzen zituzten, tasa publikoen legeak ezarritakoa, hain zuzen be». «Gehiegizko prezioak» zirela eta, hainbat izan ziren erabiltzaileek ipinitako helegiteak. Izan be, Portu Zarreko ordezkariek argitu moduan, «legezkoak ziren tasen gainetik [...]



Beste urte batez, gaztetxo mailako Urdaibai futbol txapelketa jokatu dute hamasei futbol taldek Urbietan. Txapelketa bihar hasiko da ligaxkako partidekin, eta etzi amaituko da finalaurreko etako eta finaletako partidekin. Lehenengo urteko gaztetxoek, e...

Jon Altamira gernikarra Eibar Futbol Taldeko jokalaria izango da datozen bi denboraldietan. 22 urteko atezain gazteak osorik jokatu ditu azkenengo bi denboraldiak Gernika Futbol Taldeagaz, baina datorren denboraldian Gaizka Garitano Eibarko entrenatzai...