Albisteak

Muruetak irabazi du berriro Herri Arteko Sokatira Txapelketa

Mendatan jokatu da asteburuan Busturialdeko Herri Arteko Sokatira Txapelketaren azken saioa. Azken saio hori bermeotarrek irabazi duten arren, sailkapen orokorrean Muruetak mantendu du lehen postua, txapelketa eskuratuz. Iaz be muruetarrak nagusitu ziren.   Sailkapena: Murueta (43 puntu) Mendata (34 puntu) Bermeo (31 puntu) Forua (29 puntu) Arratzu (19 puntu) Nabarniz (10,5 puntu) Kortezubi (9 puntu) Busturia (1,5 puntu)

Busturiako Hitza

Astra bisitatu du Gillick artistak

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Zentzua eta Iraunkortasuna ekimenaren baitan, Liam Gillick (Erresuma Batua, 1964) artistak Gernika-Lumoko Astra eraikina aukeratu zuen bere artelana jartzeko, eta atzo, hura bisitazera joan zen. Astraz gain, beste hainbat...

Gernika-Lumoko Hitza

Zapatuan amaituko da Busturialdeko Sokatira Txapelketa, Mendatan

Busturialdeko Herrien Arteko Sokatira Txapelketa zapatuan amaituko da, talde parte hartzaileek Mendatan jokatuko duten azkenengo saioagaz. Denboaldiko azken tiraldia, 12:30ean hasiko da Eleizalde auzoko frontoian, eta antolatzaileek “giro edarra” egotea espero dute. Hala, herri kirol zaleek primeran pasatzeko aukera izango dute. Jabier Ondarza Muruetako alkateak azaldu duenez, zapatuko tiraldian sei taldek parte hartuko dute: Arratzuk, Bermeok, Foruak, Mendatak, Muruetak eta Nabarnizek. Denboraldi hasieran zortzi taldek parte hartzen zuten txapelketan, baina Kortezubik eta Busturiak txapelketa utzi behar izan dute, azken tiraldia jokatu aurretik. Ondarzak dioenez, “taldea osatzeko arazoak” izan dituzte denboraldi erdian. Orain arte jokatutako tiraldi guztiak irabazita, Muruetako taldeak matematikoki irabazi du txapelketa, azken jardunaldia jokatu aurretik. Muruetarrak jaun eta jabe izan dira aurten, eta irabazlearen txapela jantziko dute  hirugarren urtez jarraian.

Busturialdeko Hitza

Euskal giroa nagusi izango da Gernika-Lumon urriaren 6an

Laugarren urtez jarraian, Euskal jaia ospatuko dute urriaren 6an, Gernika-Lumoko bizilagunek, herriari euskal giroa emoteko asmoz. Goizargi Etxeandia jaietako zinegotziak azaldu bezala, herri guztiarentzako jaia izango da, eta Jai batzordeak gustu handiagaz egindakoa, gainera. Aurtengo Euskal jaiak badakar barritasunen bat edo beste;  herri bazkariari dagokionez, esaterako, umeentzako menu berezia egongo da aurten, 8 eurotan, helduenagaz batera; azken hori 15 eurotan. Bazkarirako txartelak eta zapiak honako tokietan jarri dituzte salgai: Turismo Bulegoan, kultur etxean eta Auzokoa, Lagun-etxea eta Etxarte tabernetan.Bestalde, taloen txosna aurten egun guztian zehar egongo da zabalik. Egunean bertako egitarauaz gain, urriaren 4ean hitzaldia emongo du Iraultza taldeko Ramon Garciak, 20. mende hasierako euskal jantzi tradizionala izenburupean. 19:30ean emongo diote hasiera hitzaldiari, Pasealekuko frontoian. Leku berean, baina egun bat beranduago, euskal jaiko dantza saio orokorra egingo dute, 20:00etan hasita. EGITARAUA Urriak 6 09:00etan. Azoka berezia: sukalkia eta ardoa, Merkatu plazan. 10:00-15:00.  Umeen txokoa. Ehunzangoak antolatuta, Merkatu plazan. 12:00etan. Txupinazoa, Arrano kultur taldearen eskutik. Ostean, kupel zabaltzea eta taloen txosna, Merkurio iturrian. Herriko kaleetan zehar: Euskal Herriko kantagunea. Elai Alai dantza taldea eta Erro Bat Baionako dantza taldea. Segundo Olaeta musika ekolako trikitilariak eta txistulariak. Gazteak taldearen txistu, trikitixa, gaita eta kalejira Ondalan erraldoien konpartsarekin. 13:00etan. Pertsonai mitologikoak egongo dira, [...]

Gernika-Lumoko Hitza

Aita Luis Villasanteren lan guztiak digitalizatu ditu Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak Aita Luis Villasante gernikarraren lan guztiak digitalizatu ditu, lan horiek herritarren eskura jarriz. Hala, Villasanteren lanetako bat irakurri gura duten guztiek, horretarako aukera izango dute aurrerantzean. Digitalizazio lanetan, Joan Mari Torrealdai foruarrak parte hartu du, haren gidaritzapean zegoen Jakin aldizkariko taldeak egokitu baititu idazle gernikarraren 939 lanak. Villasanteren lana goraipatzeaz gain, Torrealdaik idazlanak digitalizatzearen zergatiak azaldu ditu. Nabarmendu duenez, “euskaltzaleon memoria historikoa eta transmisioa bematzea izan da helburu nagusia, belaunaldien arteko etenik egon ez dadin”. Euskaltzaindiaren internet helbidean kontsulta daiteken argitalpen zaharrena 1944koa da, eta barriena, barriz, 2000koa. Hala, euskaltzain ohiaren dokumentu guztiak aurkitu daitezke akademiaren helbide elektronikoan.

Busturialdeko Hitza

Kotxe karabana egin du LABek, grebara dei eginez

Hilaren 26an, Euskal Herriak greba orokorra egingo du, eta Gernika-Lumon egun horretarako prestatzen hasi dira sindikatuak. LABek, esaterako, kotxe karabana bat egin du gaur goizean, grebara dei eginez. Goizean zehar, herriko kaleetatik ibili dira, dik...

Busturialdeko Hitza

Banketxe bat jendez hustu dute, lehergailu bat zeramala zioen gizon bat sartu ondoren

Santander banketxeko Bermeoko sukurtsala jendez hustu behar izan dute udaltzainek eta ertzainek gaur goizean, aldean lehergailu bat zeramala zioen gizonezko bat sartu ondoren. Ertzaintzak baieztatu duenez, 10:55ean sartu da gizonezkoa banketxera. Leher...

Bermeoko Hitza

Josu Zabalondo: “Denboraldi nahiko ona egin dugu”

Urdaibaiko arraunlariak ez dira itsasora urtengo datorren denboraldira arte, joan den asteburuko arraun estropadak jokatuta, liga amaitu baitute bermeokoek.  Aurten, hirugarren postuan amaitu dute TKE liga Kaikuren eta Hondarribiaren atzetik, baina orokorrean, denboraldi «nahiko ona» egin dutela deritzo Josu Zabalondo presidenteak. Bandera bakarra irabazi arren, garaipenaren lehian ibili dira behin baino gehiagotan, eta horrenbestez, “pozik” azaldu da taldeak egindako lanagaz. Presidentearen berbetan, Amilibiaren traineru barria erabakiorra izan da,  itsaso barean traineru zaharrak baino azkarragoa baita. Hala, bermeotarrek traineru hori izanez gero, banderak irabazteko aukera hobea izango luketela uste du. Denboraldiko azken bi estropadetan, Bermeokoak hirugarren eta zazpigarren postuetan sailkatu dira. Zapatuan, esaterako, etxeko estropada podiumean amaitzea lortu zuten. Zabalondok azaldu duenez, giro bikaina egon zen Bermeon, baina ezin izan zuten aurrerago sailkatu. Domekan, bestalde, azkenaurreko trainerua izan zen bermeotarrena. Ziabogetako baten kateatu ostean, denbora asko galdu zuten, eta garaipenaren lehiatik urrun ibili ziren. Zabalondoren berbetan, zorte txarra izan zuten, debuta egiten zuen mutilaren erremua balizagaz kateatu baitzen.

Busturialdeko Hitza
Gehiago