Banketxe bat jendez hustu dute, lehergailu bat zeramala zioen gizon bat sartu ondoren
Santander banketxeko Bermeoko sukurtsala jendez hustu behar izan dute udaltzainek eta ertzainek gaur goizean, aldean lehergailu bat zeramala zioen gizonezko bat sartu ondoren. Ertzaintzak baieztatu duenez, 10:55ean sartu da gizonezkoa banketxera. Leher...
Santander banketxeko Bermeoko sukurtsala jendez hustu behar izan dute udaltzainek eta ertzainek gaur goizean, aldean lehergailu bat zeramala zioen gizonezko bat sartu ondoren. Ertzaintzak baieztatu duenez, 10:55ean sartu da gizonezkoa banketxera. Lehergailuagaz mehatxatu ditu sukurtsalean zeudenak, eta orduan hustu dute bulegoa. Ertzainek eta udaltzainek lehergailurik ez zeramala egiaztatu ondoren, 12:10ean atera dute gizonezkoa sukurtsaletik.