Kotxe karabana egin du LABek, grebara dei eginez
Hilaren 26an, Euskal Herriak greba orokorra egingo du, eta Gernika-Lumon egun horretarako prestatzen hasi dira sindikatuak. LABek, esaterako, kotxe karabana bat egin du gaur goizean, grebara dei eginez. Goizean zehar, herriko kaleetatik ibili dira, dik...
Hilaren 26an, Euskal Herriak greba orokorra egingo du, eta Gernika-Lumon egun horretarako prestatzen hasi dira sindikatuak. LABek, esaterako, kotxe karabana bat egin du gaur goizean, grebara dei eginez. Goizean zehar, herriko kaleetatik ibili dira, diktadura ekonomikoari ezetz esateko.
Gaurkoa, halanda be, ez da egunotako ekimen bakarra izango. Gernika-Lumoko greba komiteak, aste beteko egitaraua prestatu du, eta hilaren 26ra arte, greba orokorragaz bat egiteko deia zabalduko dute.
Egitaraua
Bihar. kazerolada-burrunbada. 19:30ean, Merkurio iturriaren parean.
Zapatuan. Bilbon egingo duten herrialdeko manifestaziora joateko deia. 20:30ean: Akanpada hasiera. Gaztiok mile eta bat arrazoi grebara lotzeko! Gure zilborretatik harau mundu bat dau. 21:00etan: Story of stuff bideo emonaldia. Ostean afaria eta eztabaida.
Domekan. 19:00etan: solasaldia akanpadan: autogestioa, bizitza eredua.
Irailak 25, martitzena. 19:30ean, eseraldi zaratatsua Merkurio iturriaren parean.
Irailak 26, eguaztena. Greba orokorra. 07:00etan piketeak; 09:30ean eta 18:00etan manifestazioak Merkurion hasita.