Josu Zabalondo: “Denboraldi nahiko ona egin dugu”
Urdaibaiko arraunlariak ez dira itsasora urtengo datorren denboraldira arte, joan den asteburuko arraun estropadak jokatuta, liga amaitu baitute bermeokoek. Aurten, hirugarren postuan amaitu dute TKE liga Kaikuren eta Hondarribiaren atzetik, baina orokorrean, denboraldi «nahiko ona» egin dutela deritzo Josu Zabalondo presidenteak. Bandera bakarra irabazi arren, garaipenaren lehian ibili dira behin baino gehiagotan, eta horrenbestez, “pozik” azaldu da taldeak egindako lanagaz. Presidentearen berbetan, Amilibiaren traineru barria erabakiorra izan da, itsaso barean traineru zaharrak baino azkarragoa baita. Hala, bermeotarrek traineru hori izanez gero, banderak irabazteko aukera hobea izango luketela uste du. Denboraldiko azken bi estropadetan, Bermeokoak hirugarren eta zazpigarren postuetan sailkatu dira. Zapatuan, esaterako, etxeko estropada podiumean amaitzea lortu zuten. Zabalondok azaldu duenez, giro bikaina egon zen Bermeon, baina ezin izan zuten aurrerago sailkatu. Domekan, bestalde, azkenaurreko trainerua izan zen bermeotarrena. Ziabogetako baten kateatu ostean, denbora asko galdu zuten, eta garaipenaren lehiatik urrun ibili ziren. Zabalondoren berbetan, zorte txarra izan zuten, debuta egiten zuen mutilaren erremua balizagaz kateatu baitzen.
Urdaibaiko arraunlariak ez dira itsasora urtengo datorren denboraldira arte, joan den asteburuko arraun estropadak jokatuta, liga amaitu baitute bermeokoek. Aurten, hirugarren postuan amaitu dute TKE liga Kaikuren eta Hondarribiaren atzetik, baina orokorrean, denboraldi «nahiko ona» egin dutela deritzo Josu Zabalondo presidenteak. Bandera bakarra irabazi arren, garaipenaren lehian ibili dira behin baino gehiagotan, eta horrenbestez, “pozik” azaldu da taldeak egindako lanagaz.
Presidentearen berbetan, Amilibiaren traineru barria erabakiorra izan da, itsaso barean traineru zaharrak baino azkarragoa baita. Hala, bermeotarrek traineru hori izanez gero, banderak irabazteko aukera hobea izango luketela uste du.
Denboraldiko azken bi estropadetan, Bermeokoak hirugarren eta zazpigarren postuetan sailkatu dira. Zapatuan, esaterako, etxeko estropada podiumean amaitzea lortu zuten. Zabalondok azaldu duenez, giro bikaina egon zen Bermeon, baina ezin izan zuten aurrerago sailkatu.
Domekan, bestalde, azkenaurreko trainerua izan zen bermeotarrena. Ziabogetako baten kateatu ostean, denbora asko galdu zuten, eta garaipenaren lehiatik urrun ibili ziren. Zabalondoren berbetan, zorte txarra izan zuten, debuta egiten zuen mutilaren erremua balizagaz kateatu baitzen.