Euskal giroa nagusi izango da Gernika-Lumon urriaren 6an
Laugarren urtez jarraian, Euskal jaia ospatuko dute urriaren 6an, Gernika-Lumoko bizilagunek, herriari euskal giroa emoteko asmoz. Goizargi Etxeandia jaietako zinegotziak azaldu bezala, herri guztiarentzako jaia izango da, eta Jai batzordeak gustu handiagaz egindakoa, gainera. Aurtengo Euskal jaiak badakar barritasunen bat edo beste; herri bazkariari dagokionez, esaterako, umeentzako menu berezia egongo da aurten, 8 eurotan, helduenagaz batera; azken hori 15 eurotan. Bazkarirako txartelak eta zapiak honako tokietan jarri dituzte salgai: Turismo Bulegoan, kultur etxean eta Auzokoa, Lagun-etxea eta Etxarte tabernetan.Bestalde, taloen txosna aurten egun guztian zehar egongo da zabalik. Egunean bertako egitarauaz gain, urriaren 4ean hitzaldia emongo du Iraultza taldeko Ramon Garciak, 20. mende hasierako euskal jantzi tradizionala izenburupean. 19:30ean emongo diote hasiera hitzaldiari, Pasealekuko frontoian. Leku berean, baina egun bat beranduago, euskal jaiko dantza saio orokorra egingo dute, 20:00etan hasita. EGITARAUA Urriak 6 09:00etan. Azoka berezia: sukalkia eta ardoa, Merkatu plazan. 10:00-15:00. Umeen txokoa. Ehunzangoak antolatuta, Merkatu plazan. 12:00etan. Txupinazoa, Arrano kultur taldearen eskutik. Ostean, kupel zabaltzea eta taloen txosna, Merkurio iturrian. Herriko kaleetan zehar: Euskal Herriko kantagunea. Elai Alai dantza taldea eta Erro Bat Baionako dantza taldea. Segundo Olaeta musika ekolako trikitilariak eta txistulariak. Gazteak taldearen txistu, trikitixa, gaita eta kalejira Ondalan erraldoien konpartsarekin. 13:00etan. Pertsonai mitologikoak egongo dira, [...]
Laugarren urtez jarraian, Euskal jaia ospatuko dute urriaren 6an, Gernika-Lumoko bizilagunek, herriari euskal giroa emoteko asmoz. Goizargi Etxeandia jaietako zinegotziak azaldu bezala, herri guztiarentzako jaia izango da, eta Jai batzordeak gustu handiagaz egindakoa, gainera.
Aurtengo Euskal jaiak badakar barritasunen bat edo beste; herri bazkariari dagokionez, esaterako, umeentzako menu berezia egongo da aurten, 8 eurotan, helduenagaz batera; azken hori 15 eurotan. Bazkarirako txartelak eta zapiak honako tokietan jarri dituzte salgai: Turismo Bulegoan, kultur etxean eta Auzokoa, Lagun-etxea eta Etxarte tabernetan.Bestalde, taloen txosna aurten egun guztian zehar egongo da zabalik.
Egunean bertako egitarauaz gain, urriaren 4ean hitzaldia emongo du Iraultza taldeko Ramon Garciak, 20. mende hasierako euskal jantzi tradizionala izenburupean. 19:30ean emongo diote hasiera hitzaldiari, Pasealekuko frontoian. Leku berean, baina egun bat beranduago, euskal jaiko dantza saio orokorra egingo dute, 20:00etan hasita.
EGITARAUA
Urriak 6
09:00etan. Azoka berezia: sukalkia eta ardoa, Merkatu plazan.
10:00-15:00. Umeen txokoa. Ehunzangoak antolatuta, Merkatu plazan.
12:00etan. Txupinazoa, Arrano kultur taldearen eskutik. Ostean, kupel zabaltzea eta taloen txosna, Merkurio iturrian. Herriko kaleetan zehar: Euskal Herriko kantagunea. Elai Alai dantza taldea eta Erro Bat Baionako dantza taldea. Segundo Olaeta musika ekolako trikitilariak eta txistulariak. Gazteak taldearen txistu, trikitixa, gaita eta kalejira Ondalan erraldoien konpartsarekin.
13:00etan. Pertsonai mitologikoak egongo dira, Orritz taldekoem eskutik, herriko kaleetan zehar. Gernika Folk Fanfarria, Segundo Olaeta musika eskolatik.
13:00etan. Herri kirolen erakustaldia egongo da, Artekalen. Harrijasotzaileak: Aimar Irigoien, Jose Ramon Iruretagoiena eta Izeta Bigarrena. Aizkolariak: J.M. Esnaola, Eneko Saralegi, Jon Rekondo eta Ruben Saralegi.
14:00etan. Erregelak Elai Alai dantza taldearen eskutik, Merkurio iturrian.
15:00etan. Herri bazkaria, Merkatu plazan. Bazkalostean, kantak eta dantzak, Elai Alai dantza taldearen eskutik.
15:30etik 19:00etara. Umeen txokoa. Ehunzangok antolatuta, Merkatu plazan.
21:30ean. Erromeria: Luhartza taldearen eskutik, Paseakeuan.