Zigor eskaera murriztu du fiskalak gaur Madrilen epaitu dituzten bi gazteentzat
2009ko Antzar Egunean Lekeition izandako istiluengatik Busturialdeko bi lagun epaitu dituzte gaur Madrilen. Beste bost gazterekin batera epaitu dituzte; horietako hiru Lea-Artibaikoak. Bi eta hiru urteko kartzela zigorrak eta 120.000 euroko isuna eskatzen zuen fiskalak auzipetuentzat. Azkenean, baina, fiskalak egindako hiru galderak erantzutean euren kontrako akusazioak onartu dituztela eta, zigor eskaera urtebetera murriztu du Fiskaltzak. Eskari barriagaz ados daudela berretsi dute auzipetuek eta euren abokatuak, epaiaren zain geratuz.