Zapatuan amaituko da Busturialdeko Sokatira Txapelketa, Mendatan
Busturialdeko Herrien Arteko Sokatira Txapelketa zapatuan amaituko da, talde parte hartzaileek Mendatan jokatuko duten azkenengo saioagaz. Denboaldiko azken tiraldia, 12:30ean hasiko da Eleizalde auzoko frontoian, eta antolatzaileek “giro edarra” egotea espero dute. Hala, herri kirol zaleek primeran pasatzeko aukera izango dute. Jabier Ondarza Muruetako alkateak azaldu duenez, zapatuko tiraldian sei taldek parte hartuko dute: Arratzuk, Bermeok, Foruak, Mendatak, Muruetak eta Nabarnizek. Denboraldi hasieran zortzi taldek parte hartzen zuten txapelketan, baina Kortezubik eta Busturiak txapelketa utzi behar izan dute, azken tiraldia jokatu aurretik. Ondarzak dioenez, “taldea osatzeko arazoak” izan dituzte denboraldi erdian. Orain arte jokatutako tiraldi guztiak irabazita, Muruetako taldeak matematikoki irabazi du txapelketa, azken jardunaldia jokatu aurretik. Muruetarrak jaun eta jabe izan dira aurten, eta irabazlearen txapela jantziko dute hirugarren urtez jarraian.
Busturialdeko Herrien Arteko Sokatira Txapelketa zapatuan amaituko da, talde parte hartzaileek Mendatan jokatuko duten azkenengo saioagaz. Denboaldiko azken tiraldia, 12:30ean hasiko da Eleizalde auzoko frontoian, eta antolatzaileek “giro edarra” egotea espero dute. Hala, herri kirol zaleek primeran pasatzeko aukera izango dute.
Jabier Ondarza Muruetako alkateak azaldu duenez, zapatuko tiraldian sei taldek parte hartuko dute: Arratzuk, Bermeok, Foruak, Mendatak, Muruetak eta Nabarnizek. Denboraldi hasieran zortzi taldek parte hartzen zuten txapelketan, baina Kortezubik eta Busturiak txapelketa utzi behar izan dute, azken tiraldia jokatu aurretik. Ondarzak dioenez, “taldea osatzeko arazoak” izan dituzte denboraldi erdian.
Orain arte jokatutako tiraldi guztiak irabazita, Muruetako taldeak matematikoki irabazi du txapelketa, azken jardunaldia jokatu aurretik. Muruetarrak jaun eta jabe izan dira aurten, eta irabazlearen txapela jantziko dute hirugarren urtez jarraian.