Aita Luis Villasanteren lan guztiak digitalizatu ditu Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiak Aita Luis Villasante gernikarraren lan guztiak digitalizatu ditu, lan horiek herritarren eskura jarriz. Hala, Villasanteren lanetako bat irakurri gura duten guztiek, horretarako aukera izango dute aurrerantzean. Digitalizazio lanetan, Joan Mari Torrealdai foruarrak parte hartu du, haren gidaritzapean zegoen Jakin aldizkariko taldeak egokitu baititu idazle gernikarraren 939 lanak. Villasanteren lana goraipatzeaz gain, Torrealdaik idazlanak digitalizatzearen zergatiak azaldu ditu. Nabarmendu duenez, “euskaltzaleon memoria historikoa eta transmisioa bematzea izan da helburu nagusia, belaunaldien arteko etenik egon ez dadin”. Euskaltzaindiaren internet helbidean kontsulta daiteken argitalpen zaharrena 1944koa da, eta barriena, barriz, 2000koa. Hala, euskaltzain ohiaren dokumentu guztiak aurkitu daitezke akademiaren helbide elektronikoan.
Euskaltzaindiak Aita Luis Villasante gernikarraren lan guztiak digitalizatu ditu, lan horiek herritarren eskura jarriz. Hala, Villasanteren lanetako bat irakurri gura duten guztiek, horretarako aukera izango dute aurrerantzean. Digitalizazio lanetan, Joan Mari Torrealdai foruarrak parte hartu du, haren gidaritzapean zegoen Jakin aldizkariko taldeak egokitu baititu idazle gernikarraren 939 lanak.
Villasanteren lana goraipatzeaz gain, Torrealdaik idazlanak digitalizatzearen zergatiak azaldu ditu. Nabarmendu duenez, “euskaltzaleon memoria historikoa eta transmisioa bematzea izan da helburu nagusia, belaunaldien arteko etenik egon ez dadin”.
Euskaltzaindiaren internet helbidean kontsulta daiteken argitalpen zaharrena 1944koa da, eta barriena, barriz, 2000koa. Hala, euskaltzain ohiaren dokumentu guztiak aurkitu daitezke akademiaren helbide elektronikoan.