Eleizaldeko etxebizitzak «prezio baxuan» alokatzeko aukera dago
Ereñoko Udalak herrian prezio eskuragarriko etxebizitzak izatea gurau du; hori horrela, Eleizalde auzoko UE9an eraikitako 24 etxebizitzetako 6 alokairuan jartzeko prozedura martxan jarri du. Interesatuak «prezio baxuan» eskuratu ahalko du etxebizitz...
Ereñoko Udalak herrian prezio eskuragarriko etxebizitzak izatea gurau du; hori horrela, Eleizalde auzoko UE9an eraikitako 24 etxebizitzetako 6 alokairuan jartzeko prozedura martxan jarri du.
Interesatuak «prezio baxuan» eskuratu ahalko du etxebizitza horietako baten alokairua; gainera, ersoteko aukera be izango du.
Ereñotarrek ez ezik, eskualdeko beste herritarrek be eskuragarri izango dituzte aipatu etxebizitzon alokairuak; dena den, herrian erroldatutakoek lehentasuna izango dute, «herriko biztanleria mantentze asmoz».
Etxebizitza bakoitzaren alokairua 4,5 euro/m2-an ezarri dute; kontuan hartuta, etxebizitzen batazbestekoa 80m2koa dela.
Prozedura horretan parte hartu nahi dutenek urriaren 23ra arte izango dute eskaerak egiteko epea. Ereñoko Udalera jo beharko dute horretarako, astelehenetik barikura 10:00etatik 14:00etara.
Etxebizitzetara bisita
Bestalde, etxebizitza horiek ezagutzeko aukera be emoten du Ereñoko Udalak. Hain zuzen be, urriaren 15ean izango dute herritarrek horretarako aukera; izan be, egun horretan, etxebizitzak bisitatzera joango dira, 15:00etatik 18:00etara.