Jon Koldo Bikandik eroan ditu sari nagusiak
Urriko Lehenengo Asteleheneko Azokaren baitako Pirenaika arrazako XXVII. Lehiaketan ezusteko gutxi egon da aurten. Jon Koldo Bikandi iurretarrak irabazi ditu sari garrantzitsuenak. Hain zuzen, behirik, arrik eta ganadutegirik onena berenak direla ebatzi du epaimahaiak. Hazizko produkturik onena, bestetik, Rufino Jaiorena izan da, iaz bezala.
Patxi Arangurenek eta Pedro Katarainek osatu dute aurtengo epaimahaia eta ganadutegi onenaren saria emateko aukeratutako sortaren homogeneotasuna hartu zuten kontuan, abere bakoitzaren kalitateaz gain. Kategoria horretan Garikoitz Nazabal (Zaldibia, Gipuzkoa), Juan Jose Urteaga (Zestoa, Gipuzkoa), Maria Isabel Agirre (Arizkun, Nafarroa) eta Jon Koldo Bikandirenak izan dira finalista. Animalia guztiak maila onekoak zirela esan arren, iurretarrarenak nabarmendu dituzte epaileek.
Emerik onenaren saria zazpi ganadutegiren artean egon zen, baina Jon Koldo Bikandiren urruxaren ezaugarriak goraipatu dituzte Arangurenek eta Katarainek, proportzionaltasuna gordetzen duela eta armonia, portaera ona eta errape onak dauzkala esanez. Hala, arrazaren ezaugarri guztiak betetzen dituela eta, Pirenaika «peto-petoa» dela esan dute.
Jaioren eta Bikandiren zezenak hautatu dituzte, bestalde, arraren sarirako. Alabaina, Jaiorena gaztea zela eta, Bikandi saritu dute kategoria horretan be. Halanda be, Jaioren zezena oso ona zela aipatu dute. «Proportzionaltasuna gordetzen du, eta bular eta atzealde onak dauzka. Etorkizun ona aurreikusten zaio».
Intseminaziozko produktuari dagokionez, azkenik, bi izan dira finalista: Garikoitz Nazabal eta Rufino Jaio irabazlea. Azken horren behiaren bularraren sakonera, bere luzera eta kolorea nabarmendu ditu epaimahaiak, beste ezaugarri batzuen artean.
Sailkapena
8 eta 12 hile arteko urruxak
1. Prudencio Urkia (Idiazabal)
2. Juan Jose Urteaga (Zestoa)
3. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
12 eta 18 hile arteko urruxak
1. Elizondo elkartea (San Millan)
2. Mª Isabel Agirre (Arizkun)
3. Rufino Jaio (Iurreta)
18 eta 24 hile arteko urruxak
1. Garikoitz Nazabal (Zaldibia)
2. Juan Kruz Bikandi (Iurreta)
3. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
2 eta 3 urte arteko urruxak
1. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
3. Mª Isabel Ibarrola (Azoz)
3 eta 5 urte arteko behi umatuak
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
3. Leire Amundarain (Orozko)
5 eta 8 urte arteko behi umatuak
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2. Rufino Jaio (Iurreta)
3. Juan Kruz Bikandi (Iurreta)
8 urtetik gorako eme umatuak
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2. Mª Isabel Ibarrola (Azoz)
3. Elizondo elkartea (San Millan)
14 eta 30 hile arteko idiskoak
1. Rufino Jaio (Iurreta)
2. Ion Peio Franziskoenea (Beruete)
3. Elizondo elkartea (San Millan)
30 hiletik gorako idiskoak
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2. Mª Isabel Ibarrola (Azoz)
3. Garikoitz Nazabal (Zaldibia)
ICO indizeen bidezko saria. Emea
1. Dolaetxe elkartea (Oñati)
ICO indizeen bidezko saria. Arra
1. Leire Amundarain (Orozko)
Hazi jartzearen produkturik onena
1. Rufino Jaio (Iurreta)
Behi txapelduna
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
Zezen txapelduna
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
Ganadutegi onena
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)