Autogobernua defendatu du Patxi Lopezek Gernika-Lumoko arbolapean
Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaiak Euskadiko autogobernuaren defentsa egin du, Gernika-Lumoko arbolapean. Lopezek PSE-EEko kideen babespean azaldu duenez, autogobernua defendatzeko konpromisoa hartu du alderdi politikoak, “subiranotasun abenturak” martxan jarri gura dituzten horien aurrean. Lehendakarigaiaren ustez, autogobernuak aurrerapen sozialak ekarri ditu Euskadira, eta horrenbestez, ezinbesteko tresna izango da etorkizunean be. Lopezek Euskadiren pluraltasuna be izan du berbagai, gaur goizean. Dioenez, “identitate nazional desbardina izan arren, guztiok gara euskaldunak”. Hala, eskubide bardinak dituzten herritar desbardinen arteko itun bat aldarrikatzen du PSE-EEk. “Ezetz esaten diegu subiranisten menpekotasun itunei” nabarmendu zuen. Gauzak horrela, alderdi politiko abertzaleen kontra egin du lehendakarigaiak. “Nahikoa da”, esan du, “demokrazia aldarrikatzen dugu subiranotasun abenturen aurrean”. Hala, “independentzia gura dutenek”, argi esan dezatela eskatu du. “Norbaitek mugak jarri gura baditu esan dezala, baina PSE-EEk ez du horren alde egingo” ohartarazi die alderdi abertzaleei.
Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaiak Euskadiko autogobernuaren defentsa egin du, Gernika-Lumoko arbolapean. Lopezek PSE-EEko kideen babespean azaldu duenez, autogobernua defendatzeko konpromisoa hartu du alderdi politikoak, “subiranotasun abenturak” martxan jarri gura dituzten horien aurrean. Lehendakarigaiaren ustez, autogobernuak aurrerapen sozialak ekarri ditu Euskadira, eta horrenbestez, ezinbesteko tresna izango da etorkizunean be.
Lopezek Euskadiren pluraltasuna be izan du berbagai, gaur goizean. Dioenez, “identitate nazional desbardina izan arren, guztiok gara euskaldunak”. Hala, eskubide bardinak dituzten herritar desbardinen arteko itun bat aldarrikatzen du PSE-EEk. “Ezetz esaten diegu subiranisten menpekotasun itunei” nabarmendu zuen.
Gauzak horrela, alderdi politiko abertzaleen kontra egin du lehendakarigaiak. “Nahikoa da”, esan du, “demokrazia aldarrikatzen dugu subiranotasun abenturen aurrean”. Hala, “independentzia gura dutenek”, argi esan dezatela eskatu du. “Norbaitek mugak jarri gura baditu esan dezala, baina PSE-EEk ez du horren alde egingo” ohartarazi die alderdi abertzaleei.