EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk ekitaldiak egingo dituzte gaur Busturialdean
Hauteskunde kanpainaren zurrunbiloan murgilduta, hiru alderdi politikok egingo dituzte ekitaldi politikoak gaur Busturialdean. EAJ izango da goiztiarrena, 11:00etan ipini baitu hitzordua Bermeoko Zallo kontserba enpresan, Landabaso poligonoan. Arrantza sektorearen aldeko ekitaldia izango dela aurreratu dute jeltzaleek, eta Bizkai Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar izango da hizlaria. PSE-EEk eta EH Bilduk, bestetik, Gernika-Lumon egingo dituzte ekitaldiak. PSE-EE 12:00etarako iragarri du ekitaldia, Batzar Etxean, eta Patxi Lopez izango da bertan. EH Bilduk, azkenik, Soluzio argiak lelopean emango du mitina 19:30ean, Elai-Alai aretoan. Maribi Ugarteburu eta Leire Pinedo izango dira hizlariak.