Astraren oraina eta geroa izango dute berbagai, bihar
Astra eraikina eraberrituta, orainaz eta geroaz hitz egiteko solasaldia antolatu dute Bake-Leku Txokoak eta Kultur Etxeak. Hain zuzen, herritarren zalantzak argitzeko asmoz batuko dira Astra Koordinadorako hiru kide, 20:00etan Elai-Alai aretoan. Astra ...
Astra eraikina eraberrituta, orainaz eta geroaz hitz egiteko solasaldia antolatu dute Bake-Leku Txokoak eta Kultur Etxeak. Hain zuzen, herritarren zalantzak argitzeko asmoz batuko dira Astra Koordinadorako hiru kide, 20:00etan Elai-Alai aretoan. Astra proiektuaren, nondik norakoen, gaur egungo egoeraren, erronken eta asmoen azalpena emongo dute Oier Plazak, Johana Olabarriak eta Jokin Alberdik.
Koordinadorako kideen berbaldiaren ostean, herritarrek galderak egiteko aukera izango dute, «eta hori da guretzako garrantzitsuena, herritarrek eurek dituzten zalantzak agertzea, guk horiei erantzuna emon ahal izateko».