Eguenean amaituko da azken astelenehean txosna jartzeko eskaria aurkezteko epea
Urriko Azken Asteleheneko azokan txosna ipini nahi duten taldeek eguena dute eskaera egiteko azken eguna. Udaletik zehaztu dutenez, indarrean dagoen araudiaren arabera eratutako eta Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan izena emandako kultur, kirol, jolas...
Urriko Azken Asteleheneko azokan txosna ipini nahi duten taldeek eguena dute eskaera egiteko azken eguna. Udaletik zehaztu dutenez, indarrean dagoen araudiaren arabera eratutako eta Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan izena emandako kultur, kirol, jolas eta gizarte elkarteek egin dezakete eskaera. Udal Erregistroan aurkeztu behar dira eskari orriak, urriaren 11ko 14:00ak baino lehen.
Zozketa 15ean egingo dute, 13:00etan, bilkura aretoan.