Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.


Bermeotik Gernika-Lumora lekualdatu dute zerbitzu hori

Bihartik aurrera, Gernika-Lumoko anbulatorioan artatuko dituzte pazienteak


Zapatuan amaitu zuten Gu ere Bai presoen eskubideen alde lan egiten duen plataformak deitutako baraualdia. Txandaka, lau eguneko gose greba egin zuten hainbat lagunek, joan den astean. Ekitaldiagaz eta manifestazioagaz amaitu zuten, zapatuan, eta Euska...


Izaro Bikers elkarteko kideak jostailuak batzen ibiliko dira zapatu goizean herrian zehar. Motorrekin herritik ibilbide bat antolatu dutela jakinarazi du Amaia Urresti elkarteko kideetako batek. Halanda be, furgoneta baten laguntza izango dute jendeak ...

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizuna ikustera hurbildu gura duten horiek astelehenetik aurrera izango dituzte salgai sarrerak. Gabonetako programazioaren baitan, Bermeoko Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak...


Gautegiz Arteagako Udalak Sahararen aldeko bilketa solidarioa jarri du martxan. Herritarrek eta interesa duten guztiek, urtarrilaren bukaera arte izango dute bilketan parte-hartzeko aukera. Ohiko elikagaiak eta arropak batzeaz gain, ikas materiala eta ...

Foruko RINDER enpresak 79 langileri eragiten dien suspentsio EEEa aurkeztu du Jaurlaritzan, LAB sindikatuak salatu duenez. Abenduaren 10ean aurkeztu zuen espedientea, urtebeterako izango litzatekeena: 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artekoa. Azken kaleratzeen ostean enpresaren plantilla 96 langilekoa dela zehaztu du sindikatuak. Enpresak dagoeneko zortzi lagun kaleratu dituela dio LABek, “horietako seik euren artean adostutako diru kopuru bat hartu dute, eta beste bi kaleraketa objetiboa argudiatuta utzi dituzte langabezian, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko indemnizazioagaz eta gehienez 12 hilabeteko soldatagaz”. Akordioak erdiesteko epea Abenduaren 10az geroztik enpresak 15 eguneko epea du sindikatuekin akordio batera heltzeko. Azken horiek, akordiorik ez balego, Jaurlaritzan helegitea jar dezaketela azaldu du LABek. Egoera honen aurrean, langileen asanblada bultzatuko du sindikatu abertzaleak, kaleratzeei erantzuteko. “Langile batzordearen batzarra egiteko ere eskatuko dugu, egoeraren aurrean neurriak proposatzeko, bai kaleratzeen aurrean eta baita EEEari erantzun bateratuak ematen hasteko be”. Udalbatzarraren kezka Foruko Udalak RINDER enpresak bizi duen egoera ekonomikoarekiko kezka agertu zuen hilaren 2an egindako osoko bilkuran. Hala, informazioa eman diezaion eskatu dio udalbatzarrak enpresari. Bai enpresari zein sindikatuei lanposturik ez galtzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eskatu die Udalak.

Minbiziaren Aurkako Bermeoko Elkarteak, Gabonetako mahai apaingarrien lehiaketa antolatu du. Aurtengoa lehiaketaren hamahirugarren urtea izango da eta, gero eta gehiago dira mahai apaingarriak aurkezten dituzten herritarrak. Antolatzaileek azaldu lege...

Maier S. Coop enpresak eta Ajangizko Udalak «alde bientzat onuragarria» izango den hizarmena sinatu dute berriki. Koldo Carbonell Ajangizko alkateak eta Julen Madariaga Maierreko presidenteak azaldu bezala, «duela zenbait urte gaizki ulertuak» izan ziren bien artean, baina, diotenez, arazo horiek konpondu egin dituzte eta, orain, «elkarlanean» oinarritutako harremana izan gura dute. Izan be, eskualdearen «motore ekonomikoetako bat» da Maier, eta enpresaren «osasuna mantentzeko» lan egitea ezinbesteko ikusten dute. Hartara, gaizki ulertuak albo batera utzita, zenbait proiektu jarri dituzte martxan. Garrantzitsuena Udalaren eta enpresaren arteko hitzarmena da. Hitzarmen horrek hiru puntu izango ditu. Alde batetik, Maierrek diru laguntza emango dio Udalari. Laguntza, beti be, enpresaren etekinen araberakoa izango da, baina, gehienez, 20.000 eurokoa izango dela azaldu du Madariagak.Carbonellek dioenez, «jarduera kulturalak antolatzeko baino ezingo dugu erabili diru hori». Etekinen araberako laguntza izan arren, «pozik» azaldu da alkatea, «gauza ederrak» antolatzeko aukera izango dutela iritzita. Hitzarmenaren bigarren puntua be «oso garrantzitsua» da, Carbonellen ustez. Izan be, ajangiztarrek lehentasuna izango dute enpresan lan egiteko eskaera egiterakoan. Langabezian dauden ajangiztarrak hobesteak «poztasun handia» ematen dio alkateari, gaur egungo «krisi egoeran eskertzekoa da-eta» Hala, Madariagak azaldu duenez, «egoera berdinean dauden bi langileren artean bat aukeratu behar izanez gero, ajangiztarrei lehentasuna emango die enpresak». Hitzarmenaren azken [...]

Udal hauteskundeei begira, eskualdeko alkateekin, elkarteekin zein eragileekin batzarrak egiten ari da Gernika-Lumoko EAJ. Gernika-Lumoko Batzokian atzo emandako prentsaurrekoan, herritarren beharrizanetara “estu-estu egokitutako hauteskunde prog...