“Harremanak hobetuta”, hitzarmena sinatu dute Maierrek eta Udalak
Maier S. Coop enpresak eta Ajangizko Udalak «alde bientzat onuragarria» izango den hizarmena sinatu dute berriki. Koldo Carbonell Ajangizko alkateak eta Julen Madariaga Maierreko presidenteak azaldu bezala, «duela zenbait urte gaizki ulertuak» izan ziren bien artean, baina, diotenez, arazo horiek konpondu egin dituzte eta, orain, «elkarlanean» oinarritutako harremana izan gura dute. Izan be, eskualdearen «motore ekonomikoetako bat» da Maier, eta enpresaren «osasuna mantentzeko» lan egitea ezinbesteko ikusten dute. Hartara, gaizki ulertuak albo batera utzita, zenbait proiektu jarri dituzte martxan. Garrantzitsuena Udalaren eta enpresaren arteko hitzarmena da. Hitzarmen horrek hiru puntu izango ditu. Alde batetik, Maierrek diru laguntza emango dio Udalari. Laguntza, beti be, enpresaren etekinen araberakoa izango da, baina, gehienez, 20.000 eurokoa izango dela azaldu du Madariagak.Carbonellek dioenez, «jarduera kulturalak antolatzeko baino ezingo dugu erabili diru hori». Etekinen araberako laguntza izan arren, «pozik» azaldu da alkatea, «gauza ederrak» antolatzeko aukera izango dutela iritzita. Hitzarmenaren bigarren puntua be «oso garrantzitsua» da, Carbonellen ustez. Izan be, ajangiztarrek lehentasuna izango dute enpresan lan egiteko eskaera egiterakoan. Langabezian dauden ajangiztarrak hobesteak «poztasun handia» ematen dio alkateari, gaur egungo «krisi egoeran eskertzekoa da-eta» Hala, Madariagak azaldu duenez, «egoera berdinean dauden bi langileren artean bat aukeratu behar izanez gero, ajangiztarrei lehentasuna emango die enpresak». Hitzarmenaren azken [...]
Maier S. Coop enpresak eta Ajangizko Udalak «alde bientzat onuragarria» izango den hizarmena sinatu dute berriki. Koldo Carbonell Ajangizko alkateak eta Julen Madariaga Maierreko presidenteak azaldu bezala, «duela zenbait urte gaizki ulertuak» izan ziren bien artean, baina, diotenez, arazo horiek konpondu egin dituzte eta, orain, «elkarlanean» oinarritutako harremana izan gura dute. Izan be, eskualdearen «motore ekonomikoetako bat» da Maier, eta enpresaren «osasuna mantentzeko» lan egitea ezinbesteko ikusten dute.
Hartara, gaizki ulertuak albo batera utzita, zenbait proiektu jarri dituzte martxan. Garrantzitsuena Udalaren eta enpresaren arteko hitzarmena da. Hitzarmen horrek hiru puntu izango ditu.
Alde batetik, Maierrek diru laguntza emango dio Udalari. Laguntza, beti be, enpresaren etekinen araberakoa izango da, baina, gehienez, 20.000 eurokoa izango dela azaldu du Madariagak.Carbonellek dioenez, «jarduera kulturalak antolatzeko baino ezingo dugu erabili diru hori». Etekinen araberako laguntza izan arren, «pozik» azaldu da alkatea, «gauza ederrak» antolatzeko aukera izango dutela iritzita.
Hitzarmenaren bigarren puntua be «oso garrantzitsua» da, Carbonellen ustez. Izan be, ajangiztarrek lehentasuna izango dute enpresan lan egiteko eskaera egiterakoan. Langabezian dauden ajangiztarrak hobesteak «poztasun handia» ematen dio alkateari, gaur egungo «krisi egoeran eskertzekoa da-eta» Hala, Madariagak azaldu duenez, «egoera berdinean dauden bi langileren artean bat aukeratu behar izanez gero, ajangiztarrei lehentasuna emango die enpresak».
Hitzarmenaren azken puntuak dioenez, Maierreko langileek jarduera kulturaletan parte-hartze aktiboa izateko aukera dute. Madariagaren hitzetan, «kultura arloan gauza txikiak egin ditugu elkarrekin». Halan da be, elkarlanean «gauza gehiago» egiteko aukera ematen du hitzarmenak.
Berba egin behar da
Akordioak berba egin ostean sinatzen direla nabarmendu du Madariagak. «Akordioetara iristeko berba egin behar da, eta entzuten jakin». Presidenteak dioenez, «elkar ulertzen» hasi dira, eta, alde bien arteko «konpromisoagaz» elkarlanean jarraitzeko aukera izango dute etorkizunean be. Horretarako, ezinbesteko ikusten du berba egiten jarraitzea. «Enpresa errentagarria izateko ardura dugu alde biok».